ONGI ETORRI WEB BERRIRA

Nola eragingo die gazteei lan-erreformak? Eztabaida mahai gainean egongo da EGKren hurrengo ENPLEGU JARDUNALDIETAN

PERFORMA: Gazteak, lan-erreforma eta parte-hartzea. Gazte enplegu politika baten aldeko alternatibak EAEn. Hori izango da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolatzen dituen hirugarren Enplegu Jardunaldien ardatza. Hitzordua azaroaren 11n izango da, 11.00etatik 20.30etara, Bilbon. Nola eragingo die gazteei lan-erreformak? Hasteko, formakutza saio bat egingo da, lan erreforma eta gazteriarengan duen eragina aztertzeko. Jarraian mahai-inguru bat egingo dute sindikatuek eta gazte enplegu arloko elkarteek eta, bukatzeko, parte-hartzaileen arteko talde-solasaldiak egingo dira. Jardunaldien diseinua Gazteriaren Kontseiluko lantalde ireki batek egin du, zeinetan lan-eremu honetan diharduen edozein elkartek parte hartu zezakeen. CC.OO, UGT, Juventudes Obreras Cristianas eta JOC (kristau langile gazteria) taldeek osatu dute lantaldea. Laster xehetasun gehiago aurkituko duzu www.egk.eus webgunean.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.