Erabakitzeko eskubidea: eta zuk, zer uste duzu? - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Erabakitzeko eskubidea: eta zuk, zer uste duzu?

Demokrazia ulertzeko gero eta modu gehiago daudela ikusi dugu azken urte hauetan. Agertoki honetan erabakitzeko eskubidea, euskal gizartearen zati batentzat aldarri bihurtu da. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) dei egiten dizuegu erabakitzeko eskubidearen inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko prestatu dugun aurtengo #GaztEztabaida-n parte hartzera.

Gure Esku Dago bezalako herri ekimenen mobilizazioek erakusten digute erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida kalean dagoela, baita EAEko gazteen artean ere. Baina benetan beharrezkoa dugu gazteok erabakitzeko eskubidea? Zein muga ditu? Finean erabakitzeko eskubidearen inguruan hitz egingo dugu EAEko hainbat alderditako ordezkariekin. Galdu egingo duzu?

Demokraziaz, gazteriaz eta erabakitzeko eskubideaz gehiago jakin nahi baduzu ez galdu aukera! Animatu! Parte hartu!

Azaroaren 15ean, asteazkena 11etan
UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan (Leioa)

Zure Galderen zain gaude! Idatzi 688676099ra (Xuban) edo #GaztEztabaida traola erabili horretarako.

*Etortzea ezinezkoa bazaizu streaming bitartez jarraitu ahal izango duzu.
*Laster zehaztuko ditugu parte hartuko duten ordezkari politikoen izenak.

GaztEztabaida 2017. Erabakitzeko eskubidea: zuk zer uste duzu? - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .