Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala jardunaldia Boluntan - EGK

Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala txostena aurkeztu dugu

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala txostena aurkeztu du.

Gazteria, gizartea bera bezain heterogeneoa da. Hori dela eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Enplegu eta Etxebizitza arloan ezinbestekotzat jotzen da aniztasun horretan arreta jartzea. Gazteen artean kolektibo bakoitzaren behar zehatzak aztertu behar dira enpleguaren arloan, bai gizarte osoari bai bereziki gazteei zuzendutako neurriei dagokienez.

Zer dio ‘Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala’ txostenak?

2017ko maiatzean jardunaldi bat egin zen ‘Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala’ lelopean. Helburua hainbat lekukotza biltzea eta egoera hobetzeko proposamen eta erronkak partekatzea zen. Txosten honen bitartez administrazioei horiek guztiak helarazi nahi dizkiegu, neurri eta politika publikoak aniztasun funtzionala duten gazteekin eta gizarte-eragileekin koordinatu eta adostu behar baitira. Txostenean garatzen diren proposamen batzuk dira ondorengoak:

  • Jardunbide egokien aitorpena
  • Herri administrazioen laguntza eta haien arteko koordinazioa
  • Hezkuntza eta normalizazioa
  • Legea betetzea eta hura aplikatu eta betearazteko mekanismoak
  • Irisgarritasuna hobetzea
  • Sindikatuen laguntza
  • Lan-baldintzak hobetzea
  • Prestakuntza

Gainera, egun dauden datuen eta testuinguru arauemailearen atal bat sartu da. Txostenari amaiera emateko, aniztasun funtzionala duten gazteei zuzenduriko programa eta kontrataziorako laguntza ekonomikoen laburpen bat gehitu da.

[PDF] Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala txostena

Azkenik, gogoratu martxan dagoela Twitter lehiaketa eta aurten aniztasun funtzionala dela aukeratutako gaia: zein diren beharrak, oztopoak, zer hobetu behar den… Txio batean (edo nahi bezain bestetan) bota zure iritzia.

Zer iruditu zaizu txostena? Baliagarria izan zaizu? Edozein zalantza, iradokizun, iruzkin edo bestelakorik izanez gero idatz iezaguzu bizibaldintzak@egk.org helbide elektronikora edo 945.22.06.01 telefonora deitu

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .