grupo de trabajo de empleo

Enplegu lantaldearen saio berria

Gazteon lan munduratzea ez da erraza izaten. Enplegua lortzea zail dago egun, eta, lortzen den kasu askotan eskainitakoa ez da onena. Hortik prekarietatea, azken boladan modan jarri den hitz madarikatua. Zuk ere ba al duzu antzeko esperientziarik? Ziur ideia mordoa dituzula elkarbanatzeko, zer egin daitekeen gazteok enplegu hobeak lortu eta honela eskubide osoko pertsona izatea ahalbidetzeko. Gerturatu Euskadiko Gazteriaren Kontseilu-ko (EGK) enplegu lantaldea ezagutzera!

  • Zer: EGKren enplegu taldea saio berria
  • Nor: Gazteak eta enplegua gaian interesatua dagoen inor. Ez da aurre-ezagutza berezirik behar.
  • Noiz: maiatzaren 25ean, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean
  • Non: EGK-k Bilbon duen egoitzan (Autonomia kalea 44, behea).

Ez zaitez lotsatia izan! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) zure ahotsa entzun nahi dugu hurrengo enplegu lantaldearen bilera maiatzaren 25ean, asteazkenean. Gerora gazteok enplegu arloan ditugun ideiak batuko ditugu Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetan dauden politikariei helarazteko. Asmoa, beti bezala, politika publikoetan eragina izatea da.

Eskertuko genuke bertaratuko zaretela konfirmatuko bazenute asistentzia ondo kalkulatu ahal izateko. Era berean, interesatuak zaudeten baina bertaratu ezin duzuen guztioi zuen iritziak helaraztera gonbidatzen zaituztegu ondorengo bideetatik:

Mail edo telefonoa: 945.22.06.01 (Ania) / bizibaldintzak@egk.eus Jar zaitez harremanetan gurekin.

Enplegu lantaldearen bestelako ekintzak ezagutu nahi badituzu sartu zaitez gure web orrian: www.egk.eus

Gerturatu Euskadiko Gazteriaren Kontseilu-ko (EGK) enplegu lantaldea ezagutzera!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .