área actuación empleo

Enplegu eta etxebizitza teknikari bilatzeko epea luzatu dugu! Bidali CVa urtarrilaren 15a arte

Enplegu eta etxebizitza teknikari bilatzeko epea luzatu dugu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Enplegu eta Etxebizitza lan-arloko lan-deialdia zabaldu zu teknikari posturako. Gizarte eta politika publikoetan euskal gazteriaren egoera soziekonomikoa, emantzipazioa, laneratzea eta bizi proiektuaren alde lan egin nahi baduzu, aukera paregabea zuretzat!

Baja bat betetzeko jardunaldi osoko lanaldia eskaintzen dugu. Orain arte bezala, lanpostua Gasteizko egoitzan izango da, baina lan-eremua Euskadi osoa izango da. Hautagaiak 30 urte baino gutxiago izan behar ditu, euskal elkartegintzaren ezagutza eta euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua.

Eskaintzaren zehaztasunak, lanpostuaren ezaugarriak, eskatu eta baloratzen direnak albiste amaieran topatuko duzun PDFan adierazita daude.

Prozesuan kontuan hartzeko hainbat data

Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:
  • Curriculumen bidalketa, urtarrilaren 15ra arte (eguerdiko 12:00ak arte).
  • Idatzizko proba nork egin behar duenaren jakinarazpena, urtarrilaren 19an.
  • Idatzizko proba Gasteizen, urtarrilaren 22an.
  • Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, urtarrilaren 26an.
  • Elkarrizketa Gasteizen, urtarrilaren 29an.
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, urtarrilaren 31an.
Lanean hasteko data, baja epea hasten denean.

[Lan-deialdia] EGK Enplegu eta etxebizitza teknikari bila!

Zalantzaren bat izanez gero, interesa duten pertsonek 944436143; 943429767; 945220601 telefonoetara dei dezakete (8:30etik 14:00etara).

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .