área actuación empleo

EGK Enplegu eta etxebizitza teknikari bila!

EGK Enplegu eta etxebizitza teknikari bila dabil! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Enplegu eta Etxebizitza lan-arloko lan-deialdia zabaldu zu teknikari posturako. Gizarte eta politika publikoetan euskal gazteriaren egoera soziekonomikoa, emantzipazioa, laneratzea eta bizi proiektuaren alde lan egin nahi baduzu, aukera paregabea zuretzat!

Baja bat betetzeko jardunaldi osoko lanaldia eskaintzen dugu. Orain arte bezala, lanpostua Gasteizko egoitzan izango da, baina lan-eremua Euskadi osoa izango da. Hautagaiak 30 urte baino gutxiago izan behar ditu, euskal elkartegintzaren ezagutza eta euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua.

Eskaintzaren zehaztasunak, lanpostuaren ezaugarriak, eskatu eta baloratzen direnak albiste amaieran topatuko duzun PDFan adierazita daude.

Prozesuan kontuan hartzeko hainbat data

Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:
  • Curriculumen bidalketa, urtarrilaren 11ra arte (eguerdiko 12:00ak arte).
  • Idatzizko proba nork egin behar duenaren jakinarazpena, urtarrilaren 15ean.
  • Idatzizko proba Gasteizen, urtarrilaren 16an.
  • Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, urtarrilaren 19an.
  • Elkarrizketa Gasteizen, urtarrilaren 23an.
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, urtarrilaren 24an.
Lanean hasteko data, baja epea hasten denean.

[Lan-deialdia] EGK Enplegu eta etxebizitza teknikari bila!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .