#ElkarTopatu jardunaldia Leioan azaroaren 27an - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

#ElkarTopatu jardunaldia Leioan azaroaren 27an

  • UPV/EHUko elkarteen topaketa antolatu dugu Liburutegi Nagusiko 7. gelan

Ukaezina da gaur egun gazteon ekintza maila altua dela, baita unibertsitate esparruan ere. Baina azken boladan ikusi den bezala, parte-hartze ereduak aldatu egin dira eta, garai berrietara moldatzeko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) hezkuntza lan-arlotik —zehazki, atal formaletik— #ElkarTopatu jardunaldia antolatu dugu UPV/EHUko Leioako Kanpusaren Liburutegi Nagusiko 7. gelan, azaroaren 27an 11:30ean.

UPV/EHU, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Bilboko Udalarekin antolatutako ekimen honen bitartez, unibertsitate mailan dauden elkarte eta bestelako eragileen arteko elkarlana sustatu nahi dugu. Alde batetik, bakoitzak egiten duenaren berri emateko aukera eskainiz eta, bestalde, hauen artean sareak josteko aukerarik dagoen aztertuz. Finean, UPV/EHUko elkarteek elkar ezagutzea eta gainontzeko ikasleen artean gehiago ezagutzera emateko espazioa sortu nahi dugu. Behin ibilbidearen nondik norakoak jakinda eta beharrak identifikatuta, etorkizunari begira dauden erronkak eta hauei erantzuteko sinergia posibleak jorratuko ditugu.

Programa

  • 11:30-11:40 Harrera
  • 11:40-12:10 Ezagutza dinamika
  • 12:10-12:25 Atsedena
  • 12:25-12:55 Aurrera begirako nahiak zehazteko dinamika
  • 12:55-13:00 Agurra

Ekitaldian parte hartzeko gogoa baduzu eta gai honekiko gogoetak gurekin elkarbanatzeko interesa baduzu ez galdu aukera! Etor zaitez! FORMULARIO hau bete izena emateko. Mugi zaitez, plazak mugatuak dira eta!

Gogoratu! EGK-ko ekitaldiak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro… txartel originalak edo Internet bitartez jaitsitakoak eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu.

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan hezkuntza@egk.eus helbide elektronikora idatzita edo 944 43 61 43 telefono zenbakira deituz.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.