#EKINalaPLOF Gazte ekintzailetzaren inguruko txostenaren aurkezpena

Gazte, ¿emprendes o empierdes? #EKINalaPLOF. Gazte ekintzailetzaren inguruko txostenaren aurkezpena

Gazteen langabeziaren igoera azkarraren aurrean geroz eta gehiago zabaltzen ari diren gazte-ekintzailetzaren aldeko mezu eta politika publikoak ikusita, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak “Joven, ¿Emprendes o empierdes? #EkinalaPlof” ikerketa aurkeztu du. Bertan, gazteek ekintzaile izaterakoan topatzen dituzten arazo eta oztopo nagusien inguruan hausnartu ditu. Elkarrizketatuko 25 gazteen hitzetan, ekintzailetzak batzuetan izkutatzen dituen gauzak jaso dira: prekarietatea, autoesplotazioa eta autonomo faltsuen kontratazioa. Gainera, gazte ekintzaileek aurki ditzaketen obstakuloak eta hauei aurre egiteko proposamenak ere jasotzen dira ikerketan.

Urte oso batean zehar garatua izan da proiektua eta honen ondorioak txosten batean eta laburpen bideo batean bildu dira. Joan den urtarrilean argitaratutako “SOSgazte: gazteen lan emigrazioa” proiektua jarraituz, hausnarketa honek EGK-k gazteen langabeziaren igoera larriaren aurrean martxan jartzen diren gazte enplegurako politika publikoen inguruan egiten duen hausnarketa osatzen laguntzen du.

Kontseiluko buru den Itsaso Anduezak argitu nahi izan du txosten honen bidez ez dela “ekintzailetzaren aurka joan nahi, aldiz, normalean plazaratzen ez diren alderdi eta ikuspuntuak batu nahi izan” direla. Mezuak bi hartzaile ditu: gazte ekintzaileak, proiektu batean sartu baino lehen arrisku guztiak ezagutzeko eta politikariak, enplegu politikak martxan jartzen dutenak. Zentzu honetan, txostena formatu fisikoan 160 talde eta kargu politiko, administrazio eta gazte entitateei bidali zaie, baita emailez 1000 helbide elektronikoetara ere.

“Gazte, ¿Emprendes o empierdes? #EkinalaPlof” ikerketa ezagutzera emateko, lau minutuko bideo bat prestatu dugu, ikerketaren ondorio nagusienak modu dinamikoan erakusten duena (bideoak azpitituluak gazteleraz ditu; hauek ikusteko, Youtubeko pantailan bertan “subtítulos – español” aukera aktibatu behar da).

Bideoa ikusteko klik egin:

Ikerketa osoa irakurri hemen

Ekin ala plof azala

Eta azkenik, ikerketa zabaltzeko prestau dugun prentsa oharra ere ikus dezakezu:

pdf

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .