Ekainaren 29an #GukEzetz ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu - EGK

Ekainaren 29an #GukEzetz ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu

Azken hilabeteotan Berdintasun eza landu nahi izan dugu EGKtik #GukEzetz traolan batu ditugun proiektuen bidez. Lehenik, zuen iritzia jaso RECacciona bideo lehiaketaren bidez. Bigarrenik, Indarkeria Matxistaren aurkako kanpaina abiatu gazteon postura argi utzi eta gizarte bezala erantzun bat emateko. Eta bien aurkezpen ekitaldia antolatu dugu ekainaren 29an arratsaldeko 17:15ean Azkuna Zentroaren Bastida aretoan (Arrikibar Plaza, 4, Bilbo).

Zergatik? Berdintasun lan-arloa berreskuratu genuenetik ikusi dugulako Berdintasun erreala oraindik ez dela erdietsi. Ibilbide Moreak txostenean nabarmendu genituen soldata arrakala eta emakume gazteek laneratzean dituzten egoera surrealistak. Egunerokoan dauden egoera horien aurrean ezin ginelako isilik geratu. Ez behintzat 2016ko ekainean onartutako Indarkeria Matxista eta Indarkeria LGTBI+fobikoaren aurkako protokoloak agerian utzi duten errealitatea ezagututa: ia astero aktibatu behar izan dugu, batzuetan astean behin baino gehiagotan edo kasu bat baino gehiago salatzeko. Ondorioa begi bistakoa da: Berdintasun errealetik urrun gaude oraindik.

Ekainaren 29an #GukEzetz aurkezpen ekitaldia

Lehenik, RECacciona Berdintasun ezari… #GukEzetz!’ bideo lehiaketaren sari banaketa eta bideo parte-hartzaileen emanaldia burutuko da. Bertan botatako galderetako batzuk hauek ziren: Berdintasuna zeharkako balore txertatzeko hezkuntza-sistema egokia al dugu? Eguneroko bizitzan berdintasuna nabari duzu? Zein arazori egin behar diozu aurre emakume gazte bezala? Eta gizon gazte bezala? Nola aldatu da egoera azken 30 urteotan? Zein dira erronkak? Ziur zuk beste hainbeste dituzula buruan. Ekitaldiaren helburuetako bat horiek guztiak mahai gainean jartzea da.

Bigarrenik, ‘Indarkeria Matxistari… #GukEzetz!’ Indarkeria Matxistaren aurkako kanpainaren aurkezpena burutuko da: gazteon atxikimenduak, aurre egiteko proposamenak, eskaerak, etab. jaso ditugu eta bideo batean batu. Honekin batera, kanpainaren hurrengo pausoak azalduko ditugu.

#GukEzetz traolan batutako proiektuek zure parte hartzea gabe emaitzarik ez zuketen emango. Horregatik, aurkezpen ekitaldian ere zurekin kontatu nahiko genuke. Bertaratzera animatzen bazara, deitu 944.43.61.43 telefonora edo idatzi egk@egk.org posta elektronikora eta konfirma ezazu. Ez ahaztu garraio publikoa erabiliz gero gastuak EGKren kargu joango direla.

Oharra: Aipatutako proiektuetan parte hartu ez baduzu ere gonbidatuta zaude. Gero eta ahots gehiago bildu #GukEzetz egitasmoarekin hobe.

Jarraian duzu eguneko eskaleta

Ekainaren 29ko #GukEzetz ekitaldiaren eskaleta

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .