#EGKBeldurBarik lehiaketa

Has dadila #EGKBeldurBarik!

Iritsi da eguna eta jada martxan jarri behar dugu gure lehiaketa. Has dadila, hortaz, #EGKBeldurBarik lehiaketa! Uda osoan zehar irailaren 19a arte zure esaldia bidal iezaguzu. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta BeldurBarik Programak elkarlanean diseinatutako lehiaketa dakarkigu esku artean, zuen irudimena pizteko eta ligoteo sanoa bultzatzeko.

Oroitzen zertan datzan?

Pentsa ezazu zure lagunekin tabernan zaudela, liburutegian gai baten eta bestearen artean atsedenaldi txiki bat egiten, egunero bezala parketik pasealditxoa ematen edo beste edonon eta, bat-batean, zure arreta deitzen du norbaitek. Ikaragarri gustatu zaizu. Erabaki duzu, gerturatu eta zure esaldirik hoberena esango diozu...

Zer esango diozu? Uda honetan zein da zure #EGKBeldurBarik esaldia?

Elkarrekikotasun eta errespetuan oinarritzen den edozein mezu baliagarria da #EGKBeldurBarik lehiaketan parte hartu ahal izateko. Zeintzuk dira zure esaldi kuttunak? Nola lortzen dituzu irribarreak eta erreakzio positiboak? Zeintzuk lirateke entzun nahiko zenituzke esaldiak? Zer esan dizute eroso eta errespetuz tratatua sentitu zarenean? Ezagutu nahi ditugu! Parte-hartzea benetan erraza da. Sar zaitez Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren Facebook edo Twitter sare sozialetan eta anima zaitez! Informazio gehiago jasotzeko idatzi berdintasuna@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 944436143 telefono zenbakira. Zure zalantzak argitzen saiatuko gara. Eta edonolako proposamenaik izanez gero esan! Lehiaketan nola parte hartu dezakezun jakin nahi baduzu, sakatu azpian eta irakurri oinarriak. #EGKBeldurBarik lehiaketaren oinarriak

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.