#EGKBeldurBarik lehiaketa

#EGKBeldurBarik lehiaketa

Taberna batean zaude edo txosnagunean edo plaza erdian erromerian. Zure lagunekin barre batzuk botatzen, ondo pasatzen eta ikasturtean zehar izan dituzuen abenturak partekatzen. Giro eta umore ona. Bat-batean norbait gerturatzen zaizue… eta giroa hobetu egiten da! Barre algarak, gau izugarria eta ezagutu duzuen pertsona berri bat.

Zenbatetan gertatu zaizkizue horrelakoak? Seguruenik dezentetan. Baina norbait gerturatzen zaizuela irakurtzerakoan txarrenean jarri zarete agian. Ez da harritzekoa. Ez litzateke lehenengo aldia, tamalez, ezta azkena ere ez.

Baina azkenengotarikoa izan dadin EGK-k eta BeldurBarik Programak elkarlanean diseinatutako lehiaketa dakarkigu esku artean, zuen irudimena pizteko eta ligoteo sanoa bultzatzeko. Zeintzuk dira zure esaldi kuttunak? Nola lortzen dituzu irribarreak eta erreakzio positiboak? Zeintzuk lirateke entzun nahiko zenituzke esaldiak? Zer esan dizute eroso eta errespetuz tratatua sentitu zarenean?

Esaldi horiek nahi ditugu! Ligoteo sanorako esaldi lehiaketa izango delako hau!

Gehiago jakin nahi? Zatoz aurkezpen saiora!

Oraindik ere kontzeptua arrotza egiten bazaizu baina zure ligoteo gaitasunak aztergai ezarri nahi badituzu, ANIMA ZAITEZ AURKEZPEN SAIORA! Uztailaren 5ean, asteartea, 11:00etatik 13:30era lehiaketaren aurkezpen saioa izango da Bilboko EGKren egoitzan (Autonomia kalea 44, baxua)

Honetan, ligoteo sanoaz, emakume eta gizonezko gazteen arteko harremanez eta botere harremanez gogoeta egiteko gunea sortuko dugu. Ekitaldia bai lehiaketan parte hartu nahi duzuenontzat eta baita gaiaz gogoeta gehiago nahi duzuenontzat irekita dago.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: berdintasuna@egk.eus – 944436143

Lehiaketan nola parte hartu dezakezun jakin nahi baduzu, sakatu azpian!

#EGKBeldurBarik lehiaketaren oinarriak

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .