#EGK2015 Twitter lehiaketaren irabazleak ditugu

Gure #EGK2015 Twitter lehiaketaren sariak banatu ditugu

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatutako #EGK2015 Twitter lehiaketan parte hartu zuten eta, euren ideiei esker, sari potoloak lortu dituzte. Abenduan egin genuen lehiaketaren sari banaketa Bilbon egin da eta EGK-ko presidentea den Itsaso Anduezak opariak eman dizkie irabazleei: bi sarrera BBK Live-rako (hiru eguneko bonoa kanpaldia egiteko aukerarekin), bi sarrera Euskal Selekzioa eta Kataluniaren arteko futbol partidurako (ticket hauek aurretik eman ziren norgehiagoka abenduaren 28an izan zelako) eta 50 euro bidezko merkataritzan gastatzeko; hiruek ere, EGK-ko materialen sorta bat jaso dute.

Lehiaketaren zortzi egunetan 35 lagunek txioak bidali zituzten eta, guztien artean zozketa egin ondoren, Mikel Bejarano @mikel_beja22, Judith Gómez Paz @JudyTheStrange eta Berna Martínez @BmartinezS gazteak irabazleak izan ziren.

Sari banaketan EGK hobeto ezagutzeko aukera izan dute presidentea eta komunikazioa teknikariaren eskutik. Zorionak guztiei berriro ere eta gogoratu parte-hartzaile guztiek egindako ekarpenak oso interesgarriak izan zirela eta EGKren 2015eko plangintza egitean kontutan izaten ari garela. Ideia hauek guztiak esteka honetan ikus daitezke:

Twitter lehiaketako 2015eko ideiak

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .