EGK gazteon ideologia politikoari eta identitateari lotuta dauden Giza Eskubide ororen urraketaren aurka

EGK gazteon ideologia politikoari eta identitateari lotuta dauden Giza Eskubide ororen urraketaren aurka

Bilbon, 2019ko maiatzaren 28an. Gazteon nortasuna ideologiaz eta sexu-, genero-, aniztasunaz gain beste hainbat ikuspegi oinarritzat hartuta eraikitzen da; baina gure ideia politikoei edota sexu-, genero-, aniztasun adierazpenei egindako erasoa gure nortasun pertsonalari egindako erasoa da eta, ondorioz, izan nahi duguna izateko askatasunaren aurkakoa.

Hori dela eta, Iraitz Otaño, EH Bilduko zinegotziari eginiko erasoari buruz gure iritzia agertu nahi dugu. Gertakariak gutun baten bidez eman ziren pasaden asteburuan, eta “batasuno” edo “maricon” bezalako hitzak ageri ziren bertan.

Ohar honen bitartez EGKtik gertatutakoa gaitzetsi eta indarkeriaren aurka azaltzeko aprobetxatu nahi dugu, hau den formakoa dela ere (zuzena, zeharkakoa, estrukturala…). Bestetik, indarkeriak sortzen dituen Giza Eskubideen urraketa eta LGTBI+fobia oro salatu nahi dugu, gizartean orokorrean eta gazteengan partikularrean.

Era honetara honakoa bilatzen dugu:

  • Edozein pertsonaren (orokorrean) eta gazteren (partikularrean) duintasun eta osotasun fisiko, psikologiko eta emozionalaren gainetik, indarkeriaren erabilera oro, den formakoa dela ere (zuzena, zeharkakoa, estrukturala…), inongo kasutan ez dela justifikagarria ezartzen duen minimo etikoan kontzientziatzea.
  • Indarkeriaren erabilera orori, den formakoa dela ere (zuzena, zeharkakoa, estrukturala…), zilegitasuna kentzea.
  • Gertatutakoa berriro pasako ez dela bermatzea eta Giza Eskubideak urratu zaizkion biktima orok merezi duen onarpena, erreparazioa eta justizia aldarrikatzea.
  • Giza Eskubide ororen errespetuan oinarritua dagoen bake-kulturaren sorrera azpimarratzen duten baloreak bultzatzea: elkarrizketa, enpatia, tolerantzia eta errespetua gazteontzat, norbanakoaren jatorria, kultura, erlijioa, ideologia politikoa edo beste aspektu baten gainetik.

Izan ere, EGKtik aldarrikatzen dugu apropos sortutako sufrimendua ez dela inoiz bidezkoa, Giza Eskubideen urraketa oro eta LGTBI+fobia baztertu eta saihestu behar da. Arrazoi honengatik, EGKtik ekimenetan gazteen parte-hartzea sustatzen jarraitzeko gure konpromisoa berresten dugu, zeinek elkarbizitzarako guneak eta adostutako irtenbideak dituzten jomugatzat eta gertatutako Giza Eskubideen urraketak ez errepikatzera eta identitate eta adierazpen anitz oro onartzera bideratuta dauden.

Gazteok ere orainaren protagonista garelako, EGK egunero saiatzen da gazteon eskubide guztiak babesten. Gure helburua gazteon ahotsa entzutea eta kontuan hartzea izan da instituzio, hedabide eta gizartera gazteriaren iritzi, uste eta ardurak helaraziz eta gure errealitatera moldatzen diren aldaketak proposatuz.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.