Tas Tas irratiko

Gazteriaren Kontseiluak Tas Tas irratiko uhinetara salto egingo du

Belarriak ireki: hurrengo ikasturtean, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) Frekuentzia Modulatura aireratuko da. Tas Tas Irrati libreak txoko bat gorde dio EGKri bere parrillan: bi astelehenero behin, 20.00etatik 21.00etara, Bakea eta Duintasuna Gobernuz Kanpoko Erakundearekin txandakatuz. Tarte berriak askotariko edukiak izango ditu: elkarteen eta gizarte eragileen gaurkotasuna (kanpainak, salaketak, ekimenak…), gazteak albiste diren azken titularrak, gizarte-mugimenduen iritzi-zutabeak… eta elkartegintzaren ikastaro, tailer, jai eta deialdi guztiak (edo ia!) biltzen saiatuko den agenda. Irailetik aurrera, Tas Tas irratiko uhinetan burubelarri. Zuen gustukoa izango dela espero dugu. Eta bestela, badakizue, idatzi lasai asko komunika@egk.org helbidera eta bertan bota zuen ideia, hobekuntza, proposamen edo kritikak. Ea azken hauek ez diren oso gogorrak 🙂

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .