Euskadiko Gazteriaren Kontseilua sexismoaren aurka

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua sexismoaren aurka

Gaur bertan jakin berri izan dugu Aste Nagusian zehar gertatutako beste eraso saiakera bat. Abuztuaren 21aren goizean emakume gazte bat bortxa saiakera baten biktima izan zen. Zorionez, bere kabuz defendatzeko gai izan zen, erasoari etena ezarriz. Egun dirauen sexismoaren beste adibide bat.

Hau esanda, lehenik eta behin, EGK-k gazte erasotuari bere elkartasuna helarazi nahi dio baita beraien ausardia txalotu salaketa burutzeko.

Badirudi Aste Nagusiaren bukaerarekin udararen bukaera eta, hala nola, jaien eta festa giroaren bukaera datorrela. Hau buruan izanda, norbaitek pentsa lezake honek erasoen bukaera dakarrela, baina jakin badakigu ez dela horrela.

Kontuan izanda sexu-askatasunaren aurka ematen diren delituak, Gazteen Euskal Behatokiak dituen azken datuen argitan (2014 urtekoak), 124 emakume gaztek salatzen dituzte horrelakoak urtean. Ondorioz, ez da udaran zehar eta “jai giroa dela-eta” ematen diren kasu gutxi batzuk, urtean zehar ematen den errealitate bat da, sexismoaren adierazgarri.

Batzuek esango diote errealitate urria dela, akaso, eta egunero gero eta urriagoa dela. Zorionez, gehitu behar dugu. Izan ere, askatasun sexualaren aurkako delituen salaketaren frekuentzia 2015eko hasieran %25 batean jaitsi zen Euskadiko biztanleria orokorraren mailan.

Hala ere, jaitsiera hau ezin daiteke halabehar gisa ikusi. Hau da, egunero sexismoaren aurka gizarte eragile desberdinok burutzen dugun lana ikustarazi, bultzatu eta indartu beharra dago. Lan honek bakarrik ikustarazi baitezake sexismo forma desberdinak sorrarazten dituzten sakoneko faktore desberdinak.

Hauetan lehena, sakoneko ideologia sexista bera da. Askatasun sexualaren aurkako delituei dagokionez, konkretuki, bortxaren kulturaren eta onespenaren gutxiespenera eramaten gaituena.

Hauen aurrean, EGK-k erabat berresten du “Ez beti da ez” esaldia. Alegia, norbaitek askatasun osoz adierazitako baiezko argi bat adierazten ez duenean, onespenik ez dagoela.

DEF Bortxa kultura

Bestalde, gustatuko litzaiguke azpimarratzea askatasun sexualaren aurkako delituen kasuan bereziki garrantzia duten bestelako tesutinguruko faktoreak, gune fisikoen (publiko zein pribatuen) diseinua kasu. Hau dela eta, puntu beltzen desagerpenean, hala nola, hirien gune publikoen diseinuan egin beharreko genero ikuspegiko lana azpimarratzen dugu.

Guzti honetaz gain, EGK-k gogorarazi nahi ditu ere Indarkeria Matxistari dagokionez burutzen dituen hobekuntza eskaerak:

Hobekuntza eskaerak

Alde batetik, Administrazioari:

Harrera juridikoari dagokionez:

  • Tratu, neurrien ezarpen eta kontrolaren hobekuntza; hauek biktimaren ongizate integral bat bidera dezaten.
  • Legediaren eraldaketa edo honen eraldaketaren eskaera: Genero Indarkeria kontzeptu juridikoak ez ditu Indarkeria Matxistaren biktima guztiak barne hartzen. EGKtik eskatzen da gizon batek burututako emakume batenganako (emakume izateagatik) edozein eraso barne hartzea.
  • Salaketaren estigmari eta prozesu honen baitan dauden kalteei (iraupena, zalantzan jarria izatearen esperientzia…) erantzuna ematea.

Prebentzioari dagokionez:

  • Hezkuntzatik hasi. Hezkuntza sozializazio prozesu oso gisa ulertu eta, ikuspegi honekin bat doan hezkidetza bermatu:
    • Zeharkakoa izatea eta gizarte eragile guztiak barne hartzea.
    • Adin guztietan lantzea eta sakonki lantzea: gai desberdinak behar besteko arretaz jorratuz eta gaien arteko loturak erakutsiz (genero rolak, adimen emozionala, negoziazioak, maitasun erromantikoa…)
    • Sentsibilizazioak eta bestelako efektu ekintzak burutzea.
  • Ikerketak eta datuak. Prebentzio neurrien diseinuaren hobekuntzari begira datu eta ikerketa eguneratuak ziurtatu.
  • Behatokien hobekuntza. Behatoki propioetan erabiltzen ari garen Indarkeria Matxista kontzeptua txertatu eta emakumeenganako eraso mota guztiei buruzko informazioa jaso.

Arazoaren trataerari dagokionez:

  • Bereizketa faktore anitzen intersekzioaz eta honen inpaktuaz arduratu.

Bestetik, gazteriari:

  • 0 Tolerantzia eta inplikazioa.
    • Erasoen aurrekari diren jarrera Matxistei frenoa bota.
    • Erasoen testigu izatean, ez isildu, ekin eta luzatu laguntza biktimari.
    • Biktima bazara, zure bizitza berreraiki dezakezu eta horretarako, izan ezazu argi, ez zaude bakarrik. Zurekin gaude.
  • Indarkeria Matxista eta honen sustrai diren beste indarkeria eta jarreren aurka ekin.
    • Norbere burua eta ingurugiroa kritikoki aztertu eta eraldatu parekidea izateko.
    • Indarkeria Matxista edota honen ideologiarekin harremana duten Indarkeriei aurre egin (Indarkeria LGTBI+fobikoa, maitasun erromantikoan oinarritutako bikoteen arteko indarkeria…).
  • Berrikasi, berrantolatu eta berdintze konpromisoa. Kontuan izan Indarkeriaren sustrai estrukturala eta honen gainean ekin. Berdintasuna guztion artean lortuko dugun zerbait da eta!

Indarkeria Matxista egitura eta ideologia patriarkalaren alderik ikusgarriena da; bitartean, iceberg-a bailitzan, milaka eguneroko jarrera eta portaera daudelarik ere ezkutuan. Hauek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren aurka egiteaz gain, beste hainbat harreman ere kutsatzen dituzte, topaketa eta elkar-aberaste harremanak izan beharko liratekeenak joko posesiboan eta norgehiagokan bilakatuz.

Pentsamolde eta ekite hauek ez dute baimentzen emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunean oinarritutako gizarte baten eraikuntza, non sinergia eta elkarbizitza ziurtatuak dauden.

Hau dela eta, gertatutakoaren salaketa honen bitartez Gazteriaren Kontseiluak gazterian ere ematen den matxismoa salatu eta emakume eta gizonezkoen berdintasuna ezinbesteko, oinarrizko eta zeharkako duen gazteriaren eraikuntzan konpromisoa berresten du. Poliki-poliki sexismoaren errealitatea erradikatu nahi dugu.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .