jornadas EYE

EGK European Youth Event (EYE) jardunaldietan

Pasa den maiatzaren 20 eta 21ean European Youth Event (EYE) jardunaldiak izan ziren Estrasburgon. Bi egun horietan 7.500 bat gaztek parte hartu zuten, tartean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) parte-hartze teknikaria, Marta Calvo.

Bigarrenez eraman zen aurrera ekimena eta, oraingoan, helburua gazteon eta politikarien arteko eztabaida bultzatzea zen, ezarritako gaiaren inguruko proposamenak lortzeko. Era berean, gazteon parte-hartzea sustatzeko hainbat dinamika izan ziren albiste amaieran ikus ditzakezuen argazkietan bezala, baita bertaratuak aktibatzeko ekintza kuriosoak ere. Ziur azken bi esaldi hauek zure kuriositatea esnatu dutela. Gehiago jakin nahi izanez gero Europako Parlamentuak Youtubera hainbat bideo igo ditu.

Baina ez zen dena astialdirako denbora izan. Bertaratutako gazteok errefuxiatuen gaia mahai gainean jarri genuen, batik bat Europar Batasunak Turkiaren sinatu duen akordioa eta honek izan dituen eta izango dituen ondorioak.

Bi egunez 7500 gazte bildu ziren, baina beste hainbat kanpoan geratu ziren. Gehitzekorik duzula uste duzu? Edozein mezu helarazi nahi izanez gero idatzi partehartze@egk.eus helbidera edo deitu 945 22 06 01 (Marta) zenbakira. Eta gazteon parte-hartzea interesekoa baduzu gertura zaitez Gazterpe lantaldera!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .