ONGI ETORRI WEB BERRIRA

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko elkarteei deia

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko elkarteei deia, izan ere plataformako kideok hitzordu garrantzitsua dugu abenduan. Gazteriaren Kontseilua eratzeko bere garaian  Eusko Legebiltzarrak adostu zuen legea aztertuko dugu, eta Legea aldatzeko proposamenak aztertu. Modu honetan, etorkizunean zer nolako gazte-erakundea nahi dugun zehazten jarraituko dugu. Zuk ere euskal gazte elkarteen koordinakundearen berrikuntza prozesuan parte hartu nahi baduzu, gogoan izan ezazu:
  • ZER: EGK-ko legea eta etorkizunari buruzko lan-saioa.
  • NOIZ: abenduaren 2an, astelehena, 18.00etatik 20.00etara.
  • NON: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Bilboko egoitzan (Autonomia kalea 44, behea).
  • NOR: EGK-ko kide diren elkarteak.
info+ Idatzi koordinatzaile@egk.eus helbidera edo deitu gure telefonoetara. Animatu eta abenduaren 2an etor zatoz etorkizuneko Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) eraikitzera!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.