CJEren bi kanpainei, Crema Juvenal + Juventud Necesaria, atxikimendua

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak CJEren bi kanpainei atxikimendua eman die: ‘Crema Juvenal’ eta ‘Juventud Necesaria’

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak babesa eman die azken hilabetean CJEren bi kanpainei, gazteen egoera oso ondo erakusten dutelako. Lehenengoan, ‘Crema Juvenal’ izenekoan, ironiaren bitartez gazteek pairatzen dugun errealitatea bizitzeko krema bat saltzen da; kremak, besteen artean,”%54 langabezia, emigratzeko 200.000 partikula eta emantzipazioa saihesten dituzten bezalako” ezaugarriak ditu. Bigarren kanpaina ‘Juventud necesaria’ deitzen da eta gazteon baldintzak aldatzen ez badira 2025ean Estatuko gazteriaren errealitatea nolakoa izango litzateke aztertzen du.

Crema Juvenal

Kanpaina honetarako webgune bat sortu da www.cremajuvenal.com eta bi bideo ere prestatu dira.


Juventud Necesaria

Bigarren kanpaina honek wegbune bat ere badu, www.juventudnecesaria.es, eta bideo bat prestatzeaz gain, EGK-k sinatu duen manifestu bat ere aurkeztu da:

Manifestua (gazteleraz)

pdf

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .