Dos miembros de EGK participan en la iniciativa "European Parliament Hearing on Youth Unemployment" en Bruselas

EGK-ko bi kidek “European Parliament Hearing on Youth Unemployment” ekimenean parte hartu dute Bruselasen

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) enplegua eta etxebizitza teknikaria, Amaia Elorza, eta Batzorde Iraunkorreko kidea den Gorka Maiztegi Bruselasen egon ziren aurreko astean “European Parliament Hearing on Youth Unemployment” ekimenean parte hartzeko. Espainiako Gazte Kontseiluak (CJE) jardunaldi hauek antolatu zituen Holandako gazteekin langabeziaren inguruan hitz egin eta Europa mailan Gazte Bermearen gainean egiten hurbiletik ezagutzeko.

Egitarauaren barnean ere Europako Parlamentua bisitatu, hainbat hitzaldi entzun eta mahainguru batzuetan parte hartzeko aukera izan zuten EGK-ko bi kideek eta gainerako gonbidatuek, baita sindikatu eta enpresetako beste kiderekin batera.

Azkenik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkariek bidaia aprobetxatu zuten Euskadin azaroan antolatuko den europarlamentarioen topaketarako gonbiteak uzteko.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .