EGK Azpimarran

EGK ETB-1eko Azpimarra saioan: “Lan prekarietatea dela eta, gazteok zailtasunak ditugu gure bizitzaren proiektu propioa garatzeko”

EGK-ko presidentea den Itsaso Andueza atzo izan zen ETB-1ko ‘Azpimarra’ saioan. Gazteon egoeraren inguruan hitz egiteko aukera izan zuen Maddalen Iriartek eta Asier Odriozolak aurkezten duten saion; eztabaidan, prekarioka.org jolasa aurkeztu eta langabezia eta lan prekarietatea izan zuten hizpide Imanol Esnaolarekin batera, Gaindegiako koordintzailea. Anduezak argi utzi zuen “gazteon gure bizitzaren proiektu propioa garatzeko zailtasunak ditugula, oraingo lan egoera dela eta”.

Hogei minutuko solasaldiaren hasieran, Gaindegiaren (Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiaren) koordintzaileak hainbat datu eman zituen eta “euskal gazteriaren goi titulazio mailan Europako altuenetakoa” dela aipatu zuen; bere hitzetan, “Londres da bakarrik hainbeste titulatu biltzen dituen lurralde eremua”.

Mezu honekin jarraituz, Andueza gainkualifikazioaren inguruan aritu zen eta emantzipatzeko bidean aurkitzen ditugun beste hainbat faktore aipatu zituen: langabezia, epe luzeko langabezia, behin-behinekotasuna, lanaldi murriztuen eskaintza… Kazetarien galderen aurrean, EGK-ko presidenteak “gazteei informazio gehiago eman eta politika publikoak aldatzeko helburuarekin salaketak egin” behar ditugula erantzun zuen. Hau guztia egiten da orain dela gutxi aurkeztu den prekarioka.org kanpainarekin, gazteriaren lan baldintzak jolasa ez direla erakusten duen antzar jolasa.

Bukatzeko, Gazteriaren Kontseiluaren aniztasunaren balioa azpimarratu zuen, baita orain bizi dugun egoerak belaunaldi markatuko duela epe motz, ertain eta luzean ere.

Solasaldia esteka honetan ikus daiteke, saioaren 42:00. minutuan hasi eta 01.03.20ra arte:

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .