ONGI ETORRI WEB BERRIRA

Ba al zenekien EGK-ko argitalpen guztiak zure e-mailean dohainik jaso ditzakezula?

Ba al zenekien EGK-ko argitalpen guztiak zure e-mailean dohainik jaso ditzakezula? Proposamen askoren artean aukeratu dezakezu… edo, hobeto: denak aukeratu ditzakezu.

Nahi baduzu, sei-hileroko Ahotik At aldizkaria jaso dezakezu, zeinetan, esaterako, emakume eta gazte direnei buruz, aisialdi hezitzaileari buruz zein gazteen eta komunikabideen arteko harreman korapiltsuari buruzko elkarrizketak, analisia eta iritzia aurkituko duzun. Nahiago baduzu, Hizpideak urteroko liburuxka ere jaso dezakezu; bertan, gazte baserritarrei buruz edo gazteentzako alokairuei buruzko radiografia sakonak aurkituko dituzu, esaterako. Bestalde, EGK Digitala buletina duzu, Gazteriaren Kontseiluak azken hilabetean egin dueneran jakinaren gainean egon zaitezen.

Hor ez da zerrenda bukatzen: hilero-hilero Berriz Berri agenda izan dezakezu, elkarteen ikastaro, tailer eta proposamenekin. Gainera, informeak, memoriak… dituzu ere. Harpidetu zaitez nahiago duzun argitalpenetara edo guztietara. Zure e-mail helbidea besterik ez duzu sartu behar. Ah, eta ez ahaztu RSS harpidetza ere egin dezakezula, agenda, EGK-ren berriak edo prentsaren azken titularren berri izateko. Ateraiozu probetxua www.egk.eus orrialdeari!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .