Angel Toña

EGK Angel Toñarekin bildu da, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua

EGK Angel Toña Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarekin bildu da. Aurten izendaturiko sailburuarekin lehenengo bilera izan da hau, uztailaren 22an Gasteizko Lakuaren bulegoetan egindakoa. EGKrekin aldetik Itsaso Andueza presidentea, Estibaliz Moreno CCOO Gazteak sindikatuaren ordezkaria eta EGKren enplegu lan taldearen kidea eta Amaia Elorza, enplegu eta etxebizitza teknikaria egon ziren. Gobernuaren aldetik eta Toñarekin batera, José Andrés Blancok, Enplegu eta Lan sailburuordeak eta Amaia Arteaga, Enplegu zuzendariak, parte hartu zuten.

Topaketa honetan, EGK-ko ordezkariek orain dela aste batzuk aurkeztu zen “Gazteontzako enplegu planak egiteko GAZTEON ERREZETAK” dokumentua sailburuari zuzenean eskuan emateko aukera izan zuten, gazteen kalitatezko enplegua sustatzeko 17 proposamenekin. Azpimarratu behar da Toñak dagoeneko neurri hauek ezagutzen zituela Eusko Legebiltzarrean ekainaren 26an egindako Osoko Bilkuran ikusi zen bezala. Egun horretan Arri Zulaika EH Bilduko legebiltzarkideak gazteen lan prekarietatearen inguruan galdetu baitzion (dokumentu honen 38. orrialdean ikus daitekeen bezala).

Bilerara hurbildu ziren bi aldeek etxekolanak hartu zituzten eta laster berriro elkartzea adostu zuten. Irudian, Itsaso Andueza, EGK-ko presidentea, eta Estibaliz Moreno, CCOO Gazteak elkartearen ordezkaria eta EGKren enplegu lantaldearen kidea.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .