ahotik at 1 aldizkariaren azala

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (Ahotik At 1)

Aurten, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) eraketaren 20 urte betetzen dira. Honek, balantzea egiteko aukera, bai eta erronka berriak identifikatzeko beharra aurrean jartzen digu ere. Aldaketa sozial ugari eman dira 20 urte hauetan, elkartegintza eta gazteengan eragina izan dutenak, noski. Partaidetza eta gazte elkartegintzaren ikuspegitik egindako analisien urte asko izan dira. Batzuetan, erronka komunak identifikatzeko gai izan gara, eta horiek lortzeko bideak aztertu ditugu modu koordinatu batean (nahiz eta koordinazioa izan, oraindik ere, gure erronka bat). Ospatzeko Ahotik At bilduma sortu dugu

Esku artean duzuen materialak elkartegintzaren egunerokotasunean planteatzen zaigun behar batekin zerikusia dauka: gure diskurtsoak berritu behar ditugu, estilo eta ñabardura berriak barneratuz,zaharrak berrikusiz, eta lan egiteko modu berriak eraikiz.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren XX. urtemuga ekimen hau aurrera ateratzeko aitzakia besterik ez da, gazte elkartegintzari buruzko lehenengo ale honekin. Xede honetarako, esku asko izan ditugu (eskerrik asko parte hartu duzuenei). Ekarpen interesgarria izatea espero dugu. Hemen duzu!

Ahotik At bildumaren lehen atala

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.