30 urte bakearen alde

EGK: 30 urte bakearen alde!

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak orain dela 30 urte hasi zuen bere bidea eta ordutik gaur egun arte beti mantendu du gazteon artean bake-kultura eraikitzeko konpromisoa. 30 urte hauetan testuingurua aldatzen joan da eta, horrekin batera, gazteriaren sentipen eta aldarrikapenak. Hauek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren lana bultzatzen duten bi faktoreak izaten jarraitzen dute. Helburua: oraina aldatzea etorkizunean elkarrekin bizi gaitezen.

Aurten, bakea eta bizikidetza lantaldean, otsailaren 12an Bilboko Alhondigan egindakoBakehizketak” topaketan identifikatutako erronkak aztertzen aritu gara (informazio guztia hemen kontsulta dezakezu). Oraingoan, 30 urte hauetan zehar Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan gai hauek landu dituzten teknikariekin gure egungo ikuspuntua osatzea interesgarria izan daitekeela pentsatu dugu. Eta horregatik, topaketa berezi bat

Animatuko al zara?

Gure memoriaren parte bat ezagutzeko aukera paregabea izango da: hainbat testuinguruk, gazte izateko hainbat moduk, azken finean, aldaketa eragin nahi zuten erronka desberdinek etorkizun hura eraikiko zutelako, hau da: gure oraina.

30 urte bakearen alde: non eta Noiz?

Ekainaren 17an (ostirala) 18.30etik 20.30era, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko BILBOKO egoitzan (Autonomia kalea, 44). Izena eman dezakezu formulario hau betez.

Topaketa doakoa da eta bertara etortzeko garraio publikoa erabiltzen baduzu, tiketa aurkeztuta, gastuak ere gure esku! Informazio gehiago nahi baduzu, idatzi email bat bakea@egk.eus helbidera edo deitu 943 429767 telefono zenbakira.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .