Zer arraio egiten du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak? Bideo honetan kontatzen dizugu

Zer arraio egiten du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak? Bideo honetan kontatzen dizugu

Estreinaldiaren unea iritsi da: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan zer egiten dugun kontatzeko bideo bat dugu azkenean! Ea zer iruditzen zaizun. Eta, lau minututan ezin dizugunez dena kontatu, xehetasun gehiagorako badakizu non gaituzun.


Gehiago nahi duzu? Gure webgunean ibili zaitezke begiratzen 1986tik gaur egun arte zer egin dugun: EGKren lan-arloen eguneroko lana laburtzen duten albisteak, gure liburutegian argitaratu dugun altxorren bat (hor dago, besteak beste, Hizpideak bilduma), egindako ekitaldien argazki galeriak kontsultatu, hedabideei bidalitako prentsa-oharrak irakurri… Ez dela nahikoa? Beti geratuko zaizkizu gure sare sozialak: Facebook, Twitter, YouTube, Instagram, G+ edo Linkedin. Ea horrela argitzen dugun zer arraio egiten du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak?. Edo gertuago geratzen garen, behinik behin.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .