Gazteen elkarteentzat dohaineko aholkularitza, gatazken eraldaketa arloan - Bakeola

Gazteen elkarteentzat dohaineko aholkularitza, gatazken eraldaketa arloan

Bakeola gatazkak era egokian eraldatzeko lanketan espezializaturik dagoen zentroa da, ikuspegi sozioafektiboan oinarrituriko formakuntza, ikerketa nahiz arlo praktikoan trebatua. Gaurkoan, eskaintza berezi bat dakarte: Gazteen elkarteentzat dohaineko aholkularitza, gatazken eraldaketa arloan. Gune iraunkorra du, kontsulta, formakuntza edo eta ikerketan espezializaturik dagoen langileriarekin, gure elkarteetan eta lan taldeetan sortzen diren gatazken aurrean erantzunak emateko gai den talde profesional batekin. Bakeolaren ekintzak bake positiboaren ikuspegiarekin bat egiten du, giza justizian eta berdintasun printzipioetan oinarriturik dago baita gatazken ikuspegi sortzailean ere; izan ere, hau baita aldaketarako eta desberdintasunak sortarazten dituzten egoerak eraldatzeko aukera. GAZTEEN ELKARTEEI egindako AHOLKULARITZAren baitan, Gatazken eraldaketa arloan ekintza hauek garatzen dira: - Elkartearen egoeraren azterketa eta, formakuntza eta esku hartzearen beharraren diagnostiko bateratua. - Elkartearentzat lan erreminten diseinu eta lanketa. - Gatazken eraldaketa positiborako teknika eta erreminten inguruko formakuntza. - Balio heziketa, bake heziketa eta giza eskubideen inguruko egitasmo eta ekintzak garatzeko. - Erabakiak hartzerako prozesuan aholkularitza eta laguntza. - Elkarteak dituen indar gune eta ahulezien azterketa bateratua. GAZTE ELKARTEEI egindako AHOLKULARITZA -ren ezaugarriak hauek dira:
  • Doako zerbitzua da.
  • Euskaraz nahiz gazteleraz burutzen da.
  • Urte osoan zehar eskainiko da zerbitzua.
Bakeola Gatazketarako Bitartekaritza Zentroa (bakeola@bakeola.org) EDE Fundazioa C/ Simón Bolívar 8b, 48010 Bilbao Telefonoa: 94 400 99 99 / Fax: 94 400 99 98 www.bakeola.org / www.fundacionede.org

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.