Diseinatzaile gazteak

EGK-k diseinatzaile gazteen lan poltsa bat ireki du

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak diseinatzaile gazteekin harremana izan nahi du 2016an sortuko diren lanak antolatzeko. Horretarako diseinatzaile gazteen lan-poltsa bat osatuko da izena eman eta aukeratzen direnekin eta urtean zehar, beharren arabera, lanak banatuko dira ekintza bakoitzeko aurrekontu zehatzak adostuz.

Hauek dira 2016an zehar EGK-k beharko dituen lanak diseinuaren arloan (portfolian egindako antzeko lanak aurkeztu behar dira):

    • Sortzen ari den webgune berriaren elementu grafikoak.
    • Logotipoa eta irudi korporatiboaren erabileraren garapena.
    • EGKren 30. urteurrenaren euskarri grafikoak.
    • EGKren ekintzen zabalpenerako euskarriak: kartelak, eskuorriak, liburuxkak…

Aurkezten diren proposamenen artean, aurretik egindako antzeko lanen portfolioa baloratuko da. Parte hartzen duten pertsonek edo enpresek, derrigorrez fakturatzeko gaitasuna izan behar dute.

Gainera baloratuko da:

  • 18-30 urte bitarteko gaztea izatea edo pertsona gazteez osaturiko enpresa izatea.
  • Bai gaztelaniaz bai euskaraz lan egiteko gaitasuna. Maila altua.
  • EGKren kidea den entitate batean egotea edo plataformarekin loturaren bat izatea.

Interesa duten pertsonek edo enpresek bere kurrikuluma eta portfolioa aurkeztu behar dute 2016ko urtarrilaren 29ko eguerdiko 12.00ak baino lehen “diseinatzaile gazteak” gaiarekin komunika@egk.eus helbidera bidaliz. Proiektuak aztertuko dira eta pertsona guztiei jakinaraziko zaie aukeratuak izan diren ala ez.

Informazio gehiago jakiteko, 943 429767 telefonora deitu edo komunika@egk.eus helbidera idatzi (Iñaki Goikoetxea, EGKren komunikazio teknikaria).

Diseinatzaile gazteen lan poltsaren baldintza guztiak dokumentu honetan ere ikus daitezke:

Diseinatzaile gazteen deialdia

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .