2017an diseinatzaile gazteen lan-poltsa berrituko dugu - EGK

Diseinatzaile gazteen lan-poltsa berritu dugu

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) diseinatzaile gazteen lan-poltsa osatuko duten pertsona eta enpresen gaineko erabakia hartu du. Ez da erraza izan 50 proposamen jaso zirelako, oso ezberdinak haien artean, eta hauek guztiak sailkatu eta baloratu behar izan dira. EGK-k bere portfolio bidali duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie eta balorean jarri nahi du diseinu arloan euskal gazteriak duen talentua eta gaitasuna.

Guztien artean, hamaika hautagaitza aukeratu dira. Honek ez du esan nahi guztiei lana emango zaienik, 2017an sortu daitezkeen proiektuak hauen artean banatuko direla baizik.

Hauek dira aukeratutako hamaikak (orden alfabetikoan) eta hemendik aurrera EGK-ko diseinatzaile izango direnak, iaz hautatu zirenekin batera:

  • Alai Ondo Estudio
  • Daniel Cabrera
  • Ibon Markaida
  • Janire Soldevilla
  • Maite Rosende
  • Miriam Isasmendi
  • Nuria Córdoba
  • Sara Jimenez
  • Unai Martin
  • Usue Egia
  • Xanti Ugarte

Dokumentu honetan, apirilaren 28an itxi zen deialdiaren xehetasun guztiak irakur daitezke:

PDF ikonoa

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .