Diseinatzaile gazteak

EGK-k bere diseinatzaile gazteen lan poltsaren gaineko erabakia hartu du

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bere diseinatzaile gazteen lan poltsa osatuko duten pertsona eta enpresen gaineko erabakia hartu du. Ez da erraza izan 117 proposamen jaso zirelako, oso ezberdinak beraien artean, eta hauek guztiak sailkatu eta baloratu behar izan dira. EGKk bere portfolio bidali duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie eta balorean jarri nahi du diseinu arloan euskal gazteriak duen talentua eta gaitasuna.

Guztien artean, zortzi hautagaitza aukeratu dira. Honek ez du esan nahi guztiei lana emango zaienik, 2016an sortu daitezkeen proiektuak hauen artean banatuko direla baizik.

Hauek dira aukeratutako zortziak (orden alfabetikoan) eta hemendik aurrera EGK-ko diseinatzaile izango direnak:

– Aitziber Ruiz

– Amaia Elorza – Tintaz Blai

– Chroma Branding

– Igor Ramos

– Kreaktiba

– Lorena Lujanbio

– Tapuntu

– Yeray Gallastegui

Dokumentu honetan, urtarrilaren 29an itxi zen deialdiaren xehetasun guztiak irakur daitezke:

Diseinatzaile gazteen deialdia

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .