Dialogo estructurado

Dialogo estructurado: Europako gazteria politiketan eragin nahi?

Europako gazteria politiketan eragin nahi?

Hemen duzu erreminta bat: DIALOGO ESTRUCTURADO

Dialo… zer?

Politikari eta gazteen arteko eztabaida pizteko asmoarekin jaio den proiektua da. EGK-k Espainiako Gazteriaren Kontseiluarekin batera Europako Komisioak bultzatzen duen ekimen honetan murgildu da. Informazio gehiago hemen.

Dialogo estructurado: zein da gaia?

Dialogo Estructuradoko V. zikloaren gaia: Bizitza eta gizarterako prest! Gazteak Europa anitz,barne-hartzaile eta saretu baten alde lan egiten.

Zehazki zer egingo da?

Hasteko inkesta bat zabaldu da. Jada erantzuteko aukera duzu, epea abuztuaren 14an amaituko da.

Ondoren, hasierako ondorioak eztabaidatu egingo dira Mollinan (Malaga).

Azaroan bueltan eztabaida taldeak egingo ditugu eta Espainia mailako ondorio txosten batean bilduko dira.

Txostena eta gero zer?

Horretarako 2017a heldu behar. Interesa baduzu, eztabaidak antolatzen lagundu nahi baduzu edota bestelako galdera eta iradokizunak badituzu: idatz ezazu partehartze@egk.eus-ra edota deitu 945 220 601 / 688 676 099 telefonora.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .