Corto y Cambio lehiaketa: Boluntariotzarekin lotutako film laburrak

Boluntariotzarekin lotutako film laburren “Corto y Cambio” lehiaketa

BOLUNTARIOTZAREN EUROPAKO URTEAREN FILM LABURREN LEHIAKETA! Boluntariotzaren Europako Urtea dela eta, gazteak sentiberatzeko Corto y Cambio lehiaketa antolatu dute boluntariotzarako euskal agentziek, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak.

Nork parte har dezake?

Euskal Herriko unibertsitateko ikasleek, adin mugarik gabe. Banaka nahiz taldeka.

Zer gai landu daitezke?

Gizarteko edozein errealitateri buruzko film labur bat egin dezakezu: boluntarioek gizartea aldatzeko eta hobetzeko egiten dituzten ekarpenak, justizia soziala…

Zer baldintza bete behar dituzte bideoek?

Film laburrek gehienez hiru minutuko iraupena izan behar dute. Euskaraz nahiz gaztelaniaz, edo bi hizkuntzatan.

Inter-rail txartelak eta opari-bonoak irabaz ditzakezu, beste sari batzuen artean.

Info+: www.cortoycambio.net

Ah, eta… azaroaren 15ean bukatzen da parte hartzeko epea. Zorte on!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .