Cabueñeseko nazioarteko topaketan

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Cabueñeseko nazioarteko topaketan

Aurten ospatu den KBUÑS10-en egon da EGK, Cabueñeseko nazioarteko topaketan izan da (Asturias) duela 28 urtetik antolatzen diren Nazioarteko Gazteria Topaketetan. Kontseiluko 2 kide joan ziren hara, bakoitza jardunaldi batzuetan aritu delarik parte hartzen. Gazteak, migrazioa eta elkarbizitza: kulturartekotasuna eta integrazioaren artean izeneko jardunaldietan errealitate desberdinak, aniztasuna eta honen inguruko esperientziak landu dituzte. Partehartzea eta gazte lidergoa jardunaldietan aldiz, egungo gazteek parte hartzeko dituzten aukera, espazio eta motibazioak landu dituzte, unean uneko testuingurua kontutan hartuaz.

Honetaz gain, Kontseilukideek bertako eta atzerriko jendearekin aritzeko, kontaktu sarea zabaltzeko eta esperientziak trukatzeko aprobetxatu dute bertan, inguruko Gazteria Kontseiluen funtzionamenduaren nondik norakoen berri izateaz gain. Topaketa interesgarri eta probetxugarriak, inondik inora ere!

Cabueñes

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.