Break on Stage 2012 jaialdirako sarrera merkeagoak lortu!

Break on Stage 2012 jaialdirako sarrera merkeagoak lortu!

Apirilaren 21ean (larunbata) Bilboko Arenan ospatuko den Break on Stage 2012 jaialdira joan nahi al duzu? Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) elkarteren bateko kide baldin bazara… sarrerak merkeago lortu ditzakezu!

Zortzi pertsonako talde bat osatu behar duzue (zuen elkarteko lagunen artean edo EGK-ko beste elkarteetako kideekin batera). Behin taldea sortuta… sarrera bakoitza 10 eurotan ordaindu beharrean, 6 eurotan eskuratu ahal izango duzue! (hau da, %40ko deskontua lortuko duzue).

Eskaintza hau baliatzeko azken eguna martxoaren 15a izango da. Horretarako, jarri harremanetan gurekin, bizkaia@egk.eus helbidearen bitartez edo 94 443 61 43 telefonora deituz (Urtzirekin hitz egin).

Bitartean, hemen dituzue aurtengo edizioaren bideoa eta kartela!

BREAKONSTAGE 2012 BILBAO from breakonstage on Vimeo.

www.breakonstage.com

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .