Exponemos en Bilbao el concurso de fotografía de Astialdi Foroa

Astialdi Foroaren boluntariotza argazki lehiaketaren erakusketa Gasteizen hasiko da otsailaren 11tik 18ra

Astialdi Foroak, EGKren barnean elkartzen diren 17 euskal astialdi eskolek eta 10 federaziok, ‘Boluntariotza argazki lehiaketa’ antolatu zuen 2015eko abenduan eta aurkeztu ziren irudi hoberenak erakusketa batean egongo dira orain. Hau lehen aldiz Gasteizen ikusi ahalko da, El Pilar Gizarte Etxearen erakusketa aretoan (Konstituzio Plaza, 5), otsailaren 11tik 18ra goiz eta arratsaldeko ordutegian: 10.00etatik 13.30ra eta 16.30etatik 19.30etara. Ez dakizu iristen? Esteka honetan klik egin gizarte etxea non dagoen ikusteko. Gasteizen egin ondoren, erakusketa Bilboko La Bolsa eraikinera iritsiko da apirilaren 15etik 29ra eta gero Donostiara. Ez galdu aukera boluntariotza argazki lehiaketaren erakusketa ikusteko!

Lehiaketa aisialdi hezitzailean burutzen den boluntariotza ezagutzera emateko asmoz antolatu zen, urtean zehar boluntario lanetan aritzen diren gazteen lana goraipatzeko: baloreen transmisioa, gizarte-eraldaketan laguntzea, euskal kulturaren ezagutza, aukera berdintasuna… Foroaren leloa den Astialdia Astindu! jarraituz. Parte-hartze arrakastatsua izan zen eta guztira 52 argazki aurkeztu ziren 21 elkarteren eskutik: Fundación Fidias, Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea, Sondikamendian Gorondagane eskolako Guraso elkartea, Bizkaiko Gaztetxoen koordinakundea, Iruzun Eskaut Talde Laikoa, Club de Amigos Sansomendi, Bizkaiko Urtxintxa Eskola, Esperantza Eskaut Kultur Elkartea, Atseden Taldeak, Arabako eskaut Laikoa, Fundación Itaka-Escolapios, Gurutze Gorria Araba, Ahida, Munduaz Blai, San Adrian Orlbeltz Eskaut Taldea, Erandioko Gaztetxoak, Kirikiño Aisialdi Taldea, Hezkide Eskola, Arduradun Eskola, Andra Mari Eskaut Taldea eta Kukuaren Taldeak.

Erakusketa egiteko 15 argazki hoberenak aukeratu dira taldeek boluntariotzaren gainean bidali zituzten mezuekin batera. Hauen artean, ezin dira falta bi argazki txapeldunak:

itaka-eskolapios

JUNTOS SOMOS CAPACES DE ALCANZAR GRANDES METAS – Itaka-Escolapios Fundazioa

betti-gotti

URTETIK URTERA – Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .