lan deialdia

EGK-k Bizkaiko Koordinatzailea lanposturako deialdia ireki du

EUSKADIKO GAZTERIAREN KONTSEILUAK PREMIAZKO HAUTAKETA PROZESU BAT IREKI DU BIZKAIKO KOORDINATZAILEA LANPOSTURAKO

ESKAINTZEN DENA:

  • Bilbon betetzeko lanpostua
  • Egun osoko lanaldia.
  • Soldata gordina: 23.924,70€ urtean
  • Euskal gazteriaren bizi baldintzen hobekuntzaren alde lan egitea.

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:

  • EGK-ko ekimenak eta arlo teknikoetan garatzen den lana bultzatu.
  • Administrazioarekin bitartekaritza.
  • EGKren lanaren difusioa Bizkaiako elkarte kideen artean.
  • EGK-ko kide diren elkarteen ekintzak eta proiektuak bultzatu.
  • Bizkaian, erakunde ezberdinek eta gazte mugimenduek aurrera eramaten dituzten proiektu eta sareetan EGK-ren parte hartzea bultzatu.
  • EGK-k aurrera eramaten dituen proiektu, ekimen eta ekintzen inguruan komunikabideei arreta egin.
  • EGK-ko lan plangintzan zehaztutako lan taldeak eta proiektuak dinamizatu.

ESKATZEN DENA:

  • Bizkaian izatea bizilekua.
  • 30 urte baino gehiago ez izatea.
  • Euskal elkartegintzaren eta gizarte mugimenduaren errealitatearen ezagutza.
  • Bizkaiko gazteriaren eta elkartegintzaren errealitatearen ezaguera zabala.
  • Gazteria politiken ezagutza.
  • Euskaraz eta gazteleraz hitz egiteko eta idazteko ezagutza maila altua.

BALORATUKO DA:

  • Informatika-ofimatika ezaguerak.
  • Lan taldean aritzeko gaitasuna eta ekimen propioak autonomiaz garatzeko gaitasuna.
  • Antolaketarako gaitasuna.
  • Harremanetarako gaitasuna.
  • Ardurak hartzeko gaitasuna.

CURRICULUMak BIDALTZEKO EPEA:

Urtarrilak 28, eguerdiko 14:00ak arte. Soilik posta elektronikoz bidali bilbao@egk.eus mail helbidera, gaian "Bizkaiko Koordinatzaile Lanpostua" adierazita.

PDF ikonoa

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.