Zein dira bizikidetzarako erronkak? Maiatzaren 8an aztertuko ditugu bake eta bizikidetza lantaldean

Zein dira bizikidetzarako erronkak? Maiatzaren 8an aztertuko ditugu bake eta bizikidetza lantaldean

Euskadiko gizartea eraldatzen joan da eta, ondorioz, gero eta anitzagoa eta aberatsagoa da. Hala ulertzen dugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) behintzat eta horixe izan dugu buruan #GazteokBizikidetzan edo #EmakumeakBizikidetzan ekitaldiak antolatzean. Bide horretan hainbat erronka identifikatu ditugu eta hauei erantzun egokia eman behar zaiela uste dugu bizikidetzarako oztopo izan ez daitezen.

Denok batera bizi gara, baina zein da aniztasuna kudeatzeko bultzatzen den eredua? Egokiena al da? Bizikidetza erreala lortzea denon lana da. Eta horretarako erronkak identifikatzea da lehen pausua. Zeintzuk? Erronka berdinak al dira denontzat ala gazteok erronka bereziak dauzkagu alor honetan?

Bizikidetzarako erronkak

Horretarako bake eta bizikidetza lan-arloko lantaldea datorren maiatzaren 8an 17:30ean bilduko da Donostiako bulegoan (Andia kalea, 11). Bertan honakoak jorratuko ditugu:

  • Bizikidetza lortzeko erronkak eta ea gazteok berdinak ala bereziak ditugun.
  • Bizikidetza lortzeko gazteok identifikatu ditzakegun hutsuneak.
  • Egun ematen diren diskriminazioak: jatorriak aztertu, gazteongan duten eragina ikusi, irtenbideak aztertu…
  • Politika publikoak (bai giza eskubideen urraketak pairatu dituzten biktimekiko, bai bizikidetza bermatzeko…) aztertu, egokiak diren ikusi, hobekuntzak proposatu.
  • Zuk proposatutako guztia.

Ekitaldia interesekoa bazaizu, eman izena hemen! Eta edozein zalantza izanez gero idatz iezaguzu bakea@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 943 42 97 67 / 688 737 097 (Leire) zenbakira.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.