Nolakoa da Bilboko aisia? Kontaiguzu #BilboZaintzen galdetegian - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

#BilboZaintzen galdetegia urtarrilak 25 arte mantenduko dugu

Bilbo bezalako hiri batek ehunka plan eta proposamen ditu eta hori zalantzan jartzea ez da gure helburua. Baina, eskaintzen den hori nolakoa da? Zer iritzi dugu gazteok aisi ereduari buruz? Zein da zure iritzia Bilbon gazteriak aisialdian dituen praktiken inguruan? Praktika desegokirik identifikatu duzu? Zer egin genezake praktika desegoki hauek desagerrarazteko? Galdera hauei erantzuteko asmoz, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) parte-hartze lan-arlotik #BilboZaintzen galdetegia martxan jarri genuen pasa den azaroan. 2019 honen hasieran erantzunak jasotzen ari garenez oraindik, egun batzuk gehiago zabaltzea erabaki dugu. Zehazki urtarrilaren 25a arte.

Ez duzula bete oraindik? Ez galdu aukera!

Nolakoa da Bilboko aisia? Jasangarria iruditzen zaizu?

Hemen bete dezakezu galdetegia https://bit.ly/2D4B2eN

Erantzun galdetegia

Galdetegi hau betetzeko 18-30 urte bitartean eduki behar dituzu eta Bilbon disfrutatu zure aisi eta denbora libreaz.

Informazio gehiagorako: 945 22 06 01/ partehartze@egk.eus

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.