Nolakoa da Bilboko aisia? Kontaiguzu #BilboZaintzen galdetegian - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Nolakoa da Bilboko aisia? Kontaiguzu #BilboZaintzen galdetegian

Aisi eredu jasangarriago batean sinesten duzu? Aisialdiaz Bilbon disfrutatzen duten gazteek aisi ereduaren inguruan hausnartu dezaten EGKtik #BilboZaintzen galdetegia prestatu dugu.

#BilboZaintzen galdetegia sortu dugu, eman zure iritzia!

Nolakoa da Bilboko aisia? Jasangarria iruditzen zaizu? Ezagutzen dituzu saregileak?

Zein da zure iritzia Bilbon gazteriak aisialdian dituen praktiken inguruan? Praktika desegokirik identifikatu duzu? Zer egin genezake praktika desegoki hauek desagerrarazteko? Galdera hauek guztiak erantzuteko eta ekarpenak biltze aldera prestatu dugu galdetegia. Ostean ondorioak Bilboko Udalari helaraziko zaizkio eta bide batez galdetegiaren emaitzak gizarteratzea izango da EGKren beste helburuetako bat.

Animatzen zara? Hemen duzu galdetegiaren esteka: https://bit.ly/2D4B2eN

Erantzun galdetegia

Galdetegi hau betetzeko 18-30 urte bitartean eduki behar dituzu eta Bilbon disfrutatu zure aisi eta denbora libreaz.

Informazio gehiagorako: 945 22 06 01/ partehartze@egk.eus

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.