BESTE GARAPEN EREDU BATEN ALDE. Lurralde Antolamendurako Artezpideen aurrean, dokumentu alternatibo bat ikasmahaian

Gutxiagorekin hobeto bizitzeko. Nola eta zenbat ekoiztu nahi dugun erabakitzeko. Antolamenduan genero-ikuspegia erabiltzeko eta elikadura subiranotasuna suspertzeko… azken finean, beste garapen eredu baten alde egiteko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen (LAA) aurrean, dokumentu alternatiboa idatzi zuen kurtso hasieran Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren baitan jaiotako lantalde ireki batek (zeinetan EHNE nekazal sindikatuak, Gazte Berdeak, EDE fundazioak eta -modu informatiboan- Gazte Komunistak taldeak parte hartu baizuten). Gazte elkarteek ere babes zabala eman zioten, EGK-ko Batzar Orokorrean. Neurrien artean, hiri eta herri trinkoak diseinatzea eta etxebizitza hutsak mobilizatzea proposatzen du dossierrak, bai eta energiaren ekoizpena kontsumitzen den tokian bertan egitea. Horrez gain, transgenikoen aurka borrokatzearen alde eta zerbitzu kulturalak deszentralizatzearen alde egiten du, besteak beste.

Hurrengo astean (uztailaren 19tik  21era) Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: eredu aldaketaren beharra? ikastaroa emango du Iruñean. Bertan, beste hamaika gai eta materialen artean, Lakuako Artezpideen dokumento alternatibo hau mahaigaineratuko da. Oraindik ez badiozu txostenari begiratu bat eman, argitalpenen atalean duzu zain! 

Hurrengo hamarkadako gure norabide ekonomikoa, azpiegiturak eta paisaia daude jokoan. 

                Txostenaren portadaren irudia

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .