grupo de trabajo de Igualdad

Zer duzu zuk esateko Berdintasunari buruz? Zatoz Gaur8 lantaldera!

Eta zuk, zer duzu esateko Berdintasunari buruz? Hainbat izan ziren EGK-ko berdintasunaren lan-arloak 2017an eginiko lanak: Sexualitatearen Koloreak gida, ‘Berdintasun ezari… #GukEzetz!’ RECacciona bideo lehiaketa, Indarkeria Matxista eta LGTBI+fobikoa salatzeko protokoloak, Gune Anitza zigilua… Horiek guztiak ez lirateke aurrera aterako Gaur8ko lantaldearen ekarpen eta proposamenen laguntzarik gabe. Zentzu honetan, aurten ere, Gaur8ko lantaldea EGK-ko berdintasun lan-arloaren norabidearen abiapuntu izatea nahi da. Alde batetik, 2017an hasitako hainbat proiekturi jarraipena emateko; eta, bestetik, 2018rako planteatzen diren erronka berriak eztabaidatzeko. Gaztez osatutako taldea dugu Gaur8 eta Berdintasun eta LGTBI+ arloetako elkartegintzan aritzeagatik edota gai horietan nolabaiteko interesa izateagatik parte hartzera motibatuak gaude. Hortaz, ez dago gaiaz gehiegi jakin beharrik, are gutxiago aditua izan beharrik. Gaiarekiko interesa izatea eta norberaren esperientzian bizi izandako egoeretatik proposamenak egitea da garrantzitsuena. Guztion artean ideia eta espazio berriak eraikitzen joateko. Uste baduzu gazteok Berdintasun eta LGTBI+ gaiei buruz badaukagula zer esan, Gaur8 da EGK-ko zure lantaldea. Taldean parte hartu nahi baduzu otsailaren 22an izango dugu urteko lehen bilera EGK-ko Bilboko egoitzan (Autonomía kalea, 44) arratsaldeko 17:00etan. Gogoratu! EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro… txartel originalak edo internet bitartez jaitsitakoak eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu. Info +: 944.43.61.43 berdintasuna@egk.org

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.