Berdintasuna zertarako?

Berdintasuna… zertarako?

2005ean onartu zen Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legea. Honek Berdintasun eraginkorrerako lehen politika eta neurriak erraztu baditu ere, oraindik erronkak anitzak dira. Egoera honen aurrean, zuri galdetzen dizugu: berdintasuna,… zertarako?

Zeintzuk dira Berdintasun ikuspegitik gazteok ditugun beharrak? Zeintzuk dira aurten pil-pilean egon diren gaietatik gazteok lantzen jarraitu nahi ditugunak eta zein beste ekarpen ditugu hauen harira? Galdera hauek abiapuntu EGK-k “Berdintasuna… zertarako?” proiektuarekin itxi nahi du urtea, hiru ekintza desberdinez osaturik dagoena:

Eta, zuk… zertarako?

  • NON: GASTEIZEN EHUko Kanpusean
  • NOIZ: Azaroaren 8an. Egun osoan zehar, era ibiltarian
  • ZER: Lehen ekintza honen helburua da gazteok Berdintasun ikuspegitik ditugun beharrak, erronkak eta eskaerak identifikatzea. Horretarako, era ibiltarian, EGK-ko teknikariak proposamen, esaldi eta eskaera bila ibiliko gara egunean zehar. Emakume eta gizonezkoen arteko Berdintasunean pentsatzerakoan zer esan baduzula uste duzu? Aprobetxatu biharko eguna!
    Gasteizen ez bazaude eta, hala ere, zure ekarpenak egin nahi badituzu, ekintzaren nondik-norakoa jarraitzeko eta zure ekarpenak egiteko twitter bitartez egin ahal izango duzu #ZukZertarako traolarekin.

Emakumeen hiria

  • NON: DONOSTIAN, EGK-ko egoitzan eta alde zaharrean barrena
  • NOIZ: Azaroaren 21ean. Arratsaldeko 16:30ean (iraupena: bi ordu eta erdi)
  • ZER: Emakumeok iraganean eta orainean hirietan daukagun espazioaz gogoeta egiteko ekintza izango da hau. EGK-ko Donostiako egoitzan (Andia Kalea, 11) harrera egin ostean Donostiako alde zaharrean zehar tour bat burutuko da emakumeok iraganean eta honen oroimenean daukagun papera ikusteko. Ostean, hiriek egun duten diseinuaz eta honek oraingo emakume gazteen askatasunean duen inpaktuaz aurkezpentxoa eta eztabaida burutuko dira.

“Berdintasuna… zertarako?” topaketak

  • NON: BILBON, EGKren egoitzan (Autonomia kalea, 44).
  • NOIZ: Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean. Arratsaldeko 17:30ean (iraupena: 2 ordu saio bakoitzak)
  • ZER: Azken ekintza honetan bai genero (aurrekoetan bezala) baina baita adin desberdinetako taldeak sortu nahi ditugu. Bi saio hauetariko bakoitzean aurten mahaigainean egon diren bi gai desberdinez eztabaidatuko da: emakumeen aurkako indarkeria matxistak eta denbora eta erantzukizunaren banaketa desberdina.
    Bi saio hauen helburuak izango dira belaunaldien arteko eztabaida medio hainbat erronka, eskaera eta aukera identifikatzea hauek ostean gizarte mailan eta, bereziki, gazteen artean aditzera emate aldera.

“EMAKUMEEN HIRIA” EDO “BERDINTASUNA… ZERTARAKO” TOPAKETAK EKINTZETAN IZENA EMATEKO:

TELEFONOA: 94.443.61.43

HELBIDE ELEKTRONIKOA: berdintasuna@egk.org

Informazio gehiagorako, sakatu hemen

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .