grupo de trabajo de Igualdad

Berdintasun lantaldea martxan jarriko dugu astebete barru

Datorren asteko asteartean, alegia, martxoaren 15ean arratsaldeko 16:30tan, Simone de Beauvoir Elkarte Etxean (Gasteiz), EGK-k Berdintasun lan-arloaren proiektuei abiada emango die. Bertan, joan zen urtean burututako Berdintasun Diagnosiaren eta 2016 urteko Plangintzaren aurkezpena burutuko da. Honekin batera, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna eta LGTB kolektiboen inguruan adituak zein interesatuak diren gonbidatuekin kontrastea burutuko da, urteko honetako Plangintzan ekarpenak txerta daitezen.

Izan ere, EGK-k uste du gazteriak badituela eraldatu nahi dituen hainbat egoera, jada lortutako datuetan hau baieztatzen duten iritziak jaso baitira. Adibidez, laginaren %96,5ak uste du rol eta aurreiritzi sexistek badirautela gure gizartean eta, nahiz eta %67,1ak sentsibilizazio kanpainen erabilgarritasuna defendatzen duen, askok adierazten dute hauek ez direla nahiko. Diagnosian, LGTB kolektiboaren egoeraz ere galdetu da, datu azpimarragarri bat izanik elkarrizketatuen %89,4ak uste duela kolektiboaren eskubideak bermatzeko legedi konkretu baten beharra dagoela.

Hitzordura, esan bezala, gazteriak berdintasun eta sexu aniztasunari dagokionez bizi duen errealitatea lehen eskuan ezagutzen duten elkarte eta gizarte eragileak, gazteak barne, izan dira gonbidatuak. Era honetara, Berdintasun lan-arloaren proiektuek beraien esperientzia, bizipen eta errealitatearen ezagupen mailaren ondoriozko ekarpen aberasgarriak jaso ahal izango dituzte. Baina ez soilik ekintza honetan, baita urte osoan zehar ere, horixe baita ekimenaren azken helburua: berdintasun ikuspegitik gazteriak duen egoeraren hobekuntzaren alde egingo duen lan talde finko bat osatzea

Era honetara, bai Berdintasun teknikariak eta baita gerturatutako eragileek Gaur8 lan taldea abian jarriko dute; egunerokotasunean gaur bezalako egunetan enfasi berezi batekin salatu ohi diren desberdintasun egoerak eraldatzea helburu izango duena.

Berria irakurrita, jakin mina piztu bazaizu eta partaide zaren gazte elkarte edo taldetik Berdintasun edota LGTB kolektiboen inguruan zeresana baduzuela uste baduzu, zorte onez zaude. Martxoaren 14arte zure izena eman dezakezu ondoko emailera zure burua eta zure elkarte edo taldea aurkeztuz: berdintasuna@egk.eus.

Gaur8 lantaldera Gonbita

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .