Zer da zuretzat hezkidetza? Galdetegia sortu dugu jakiteko! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

2018an ere Berdintasun erreala erdietsi arte lanean

Berdintasuna eta Aniztasuna azken aldian bolo-bolo dabiltzan terminoak dira. Pozgarria da ikustea gizarte bezala kontuan hartzen hasi garela, baina ezin da ahaztu oraindik ere badagoela zer egiteko. Horregatik, 2018an Berdintasun lan-arlotik asetzeko dauden behar horiek identifikatzen saiatu gara, gazteon egungo egoera mahai-gainean jartzeko eta zure laguntzarekin irtenbideak bilatu eta administrazioei proposamenak helarazteko. Zehazki, Berdintasun erreala erdietsi arte.

Askotan aipatu izan da hezkuntzaren garrantzia eta, espresuki, hezkidetzarena. Gizartean errotuta dauden hainbat jokabide eraisteko eta lortu nahi dugunean eraikitzeko portaerak sustatzeko gakoa da. Baina, zein da gazteok hezkidetzari buruz dugun iritzia? Hezkuntza-sisteman ondo inplementatua al dago? EGKren diskurtsoa sortzeko galdetegia ireki genuen martxoan eta bi eztabaida-talde egingo ditugu.

Plangintzan aurreikusitakoaz gain, egunerokoari ere gertuko jarraipena egin diogu eta gazteon aldarrikapenak mahai gainean jarri ditugu, esaterako, Kirolean Homofobiaren Aurkako Nazioarteko egunean Soldata Berdintasunaren Europako egunean edo martxoaren 8ko grebaren harira.

2017ko proiektuei jarraipena ematen

2016ko ekaineko Ezohiko Batzarrean onartutako Indarkeria Matxistaren eta LGTBI+fobikoaren aurkako protokoloak aktibatzen jarraitzen dugu. Izan ere, zoritxarrez, oraindik ez dugu erdietsi emakume eta gizonen arteko berdintasun errealean oinarritutako gizartea eta LGTBI+ kolektiboaren beharrizanak asetzeke daude.

Era berean, espazio fisiko zein birtualentzat martxan jarri genuen Gune Anitza zigilua sustatzen jarraitzen dugu. Honek Aniztasunarekiko aldekotasuna modu baikorrean adierazten du. EGKtik oso garrantzitsutzat jotzen dugu posizionamendu publikoa eta horregatik emango diogu jarraipena proiektuari.

Eta abendua arte, zer?

Urte amaiera arte hainbat proiektu ditugu esku artean. Adi ibili laster joango baikara kontatzen azken berriak. Besteak beste, emakumeek esfera publikoan parte hartzerakoan dituzten arazoak eta oztopoak aztertu nahi ditugu ostean bertaratuen artean

Beti bezala, gure lanari buruz gehiago jakin nahi izanez gero edo proposamen edo iradokizunik izanez gero, berdintasuna@egk.org helbidera idatz dezakezu edo 94 44 36 143 zenbakira deitu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.