TOPAKETA#27UH

Ber-Ber-Topaketa (hirugarrena!), guztiok aintzat hartuko gaituen hirigintza egiteko sare bat osatzeko. Animatuko al zara?

Kontatu genizuen bezala, hainbat elkarte eta kolektibo (tartean Euskadiko Gazteriaren Kontseilua) bi topaketetan bildu ginen (#27UH topaketak), honako galderari erantzuna bilatzeko: nola sortu dezakegu sare bat, hiria eta espazio publikoa eraldatu eta barneratzaileagoa bihurtzeko eta, modu horretan, gizartea osatzen dugun pertsona eta eragile guztiak kontutan hartzeko? Gaurkoan Ber-Ber-Topaketa  aurkeztu nahi dizugu.

Aurreko topaketetan, “hirigintza barneratzailea ZER den”, “sarea ZERTARAKO nahi dugun” eta “sare hori NOLAKOA izatea nahiko genukeen” eztabaidatu genuen.
Oraingo honetan, “sarea NOLA ERAIKI” definitzen saiatuko gara.

  • Noiz? Otsailak 2, larunbata, goizeko 10.00etatik 14.00etara (puntual hasiko gara, aretoaren ordutegiak errespetatzeko)
  • Non? Gasteiz-ko BIBAT Arkeologia-Museoan. Aiztogile kalea 54 (Cuchillería). Autobus geltokitik hamar minutura. Mapa: http://goo.gl/maps/iTrTP
  • Nork parte har dezake? Deialdia pertsona, elkarte edo talde guztiengana irekita dago. Mundu guztiak dauka zer esan kontu honetan!

Ber-Ber-Topaketa: zer egingo dugu?

– Agurra eta aurkezpena
– Aurreko bi jardunaldien berrikuste laburra
-SARE-ESPERIENTZIAK
Beste lankidetza-sare batzuk: Gotorlekuak eta ahultasunak. Gure helburura egokitzea.
– SARE BAT SORTZEA EDO BATERA GEHITZEA. Zereginak eta konpromisoak.
– PLATAFORMAK

Zalantzaren bat duzu? Idatzi bizibaldintzak@egk.eus helbidera.

Laster arte!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .