Belaunaldi arteko elkartasunaren alde - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

EGK belaunaldi arteko elkartasunaren alde

Euskadiko Gaztediaren Kontseiluak (EGK) ezinbestekotzat jotzen du gaur eta biharko pentsiodunentzat sistema publiko eta justu bat ezartzeko oinarriak jartzea. Horrenbestez, belaunaldi arteko bizikidetzaren eta elkartasunaren alde duen konpromisoa berretsiz, EGK-k bat egiten du pentsiodunek defendatzen dituzten aldarrikapenekin.

Espainiako Gobernuak 2018an pentsioak %0,25 soilik igotzea erabaki zuen abenduan. Neurri horrek pentsiodunen erosmen ahalmena gutxitzea ekarriko du, 2017an Espainian izandako inflazioa (KPI) %1,91 izan baitzen. Horri erantsi behar zaio gutxieneko pentsioa 606,7€koa dela eta bereziki kritikoa dela emakume eta alargunen egoera. Testuinguru honetan, justutzat jotzen ditugu azken hilabeteetan pentsiodunak egiten ari diren eskaerak eta protestak.

Legeak pentsioen urteroko gehienezko hazkunde modura KPIa+%0,50a zehazten du. Larunbateko manifestazioaren eskaera nagusia pentsioen igoera KPIaren igoeraren parekoa izatea eta azken urteetako galera errekuperatzea da. Horrez gain, 1.080€ko gutxieneko pentsioa eskatzen dute eta pentsio sistema publikoa mantentzea.

EGKri oinarri-oinarrizko aldarrikapenak iruditzen zaizkio honakoak. Are gehiago, etorkizunera begira, gaurko gazte belaunaldiak ere pentsio sistema publiko bat edukitzeko beharra azpimarratu nahi du. Horrez gain, nabarmendu nahi du egungo lan baldintzak duindu eta egonkortzea dela pentsioak bermatzeko oinarrizko neurrietako bat. Gazteon bizibaldintzak hobetuta belaunaldi arteko bizikidetza erraztu egiten baita.

Azkenik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) gazteak biharko mobilizazioetan parte-hartzera animatzen ditugu.

Jarraian duzu hedabideetara bidalitako prentsa-oharra

PDF ikonoa

Azkenik, mobilizazioen ahrira egindako elkarrizketak entzun ditzakezu:

– Radio Euskadiko Ganbara saioan http://bit.ly/2FNZSx8 (2:41:00tik aurrera)

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.