ONGI ETORRI WEB BERRIRA

Bavierako Gazteria Kontseiluko lagunak izan ditugu bisitan

Bavariar kuadrila bat ikusi baduzu hortik zehar... seguraski Bavierako Gazteriaren Kontseiluko lagunak izango ziren. Bertako gazteak (eta ez hain gazteak ;) bisitan etorri zaizkigu. Aste oso batean zehar esperientziak elkarbanatu ditugu gazteria, parte-hartzea eta gizarte mugimenduen inguruan. Hainbat gaztetxe erakutsi dizkiegu EGKn (Bilboko 7Katu, Deustuko Gzte Lokala, Gasteizko gaztetxea...), bai eta irrati libreak (Hala Bedi eta Tas Tas) eta Ai Laket, Bertsozale Elkartea eta Donostiako Piratak bezalako elkarte eta mugimenduak, besteak beste, hala nola Gernikako Astra proiektua. Eskerrik asko bere proiektu eta ametsak gurekin konpartitu dituzten pertsona eta elkarte guztiei! Bilboko Udalak ere laguntza eman digu, bavariarrentzat ostatu emanez. Orain, Bavariara joatera gonbidatu gaituzte... baina ikusiko da: gauza asko ditugu hemen egiteke! Kontatuko dizuegu...

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.