Bar Bahar filma proiektatuko dugu apirilaren 30ean - Proyectaremos la película Bar Bahar el 30 de abril (EGK)

Bar Bahar filma proiektatuko dugu apirilaren 30ean

  • #BazterretikErdira Zineforuma barnean lau pelikulako landuko ditugu. Lau saioak Bilboko Kubrick-en izango dira

  • Beste filmak Yes, we fuck, Carmen y Lola eta Girl izango dira

Zinema zazpigarren artea dela errepikatzen da maiz. Gainera, mezuak helarazi eta gizartean eragiteko sekulako indarra du: diskurtso jakinak zabaldu, ideiak hedatu, aurreiritzien aurka lan egin, hausnarketa sustatu, jokabideak ezbaian jarri, etab. Hori dela-eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) sexualitatea eta honen aniztasuna landu duten hainbat film jorratuko ditugu #BazterretikErdira Zineforuma barnean. Eman izena hemen!

2019an zehar egingo ditugun lau proiekzioren bitartez gorputz eta identitate anitzi buruz hitz egin nahi dugu. Horretarako, lehenik filma ikusiko dugu gaia zein modutan eta zein ildoren bitartez jorratzen duen jakiteko eta, ostean, eztabaida irekiaren bitartez planteatutako hausnarketa horietan sakonduko dugu diskurtsoak eratzeko asmoz.

Apirilak 30 Bar Bahar filma

Zineforumeko lehen pelikula Bar Bahar (2016) izango da eta Kubrick-en (Villarías Kalea, 2) proiektatuko da apirilaren 30ean arratsaldeko 18etan. Salma, Laila eta Nur, Tel Aviveko apartamentu batean bizi diren hiru emakume palestinar, ohituren eta kultura modernoaren arteko oreka bilatzen saiatzen dira. Israeldar pasaportea duten hiru palestinar, hiruek Tel Aviven bizitza askea izateko hautua egin dute, euren jatorritik urrun. Hiruek maitasuna bilatzen dute, baina azkar ikusiko dute aukeratu duten harremana erdiestea ez dela erraza.

Eman izena hemen!

#BazterretikErdira Zineforuma osatzeko beste datak

Hauek dira zure agendan gorde beharreko beste datak (hauek ere Kucrick-en proiektatuko dira):

  • Maiatzak 28: Yes, we fuck (2015)
  • Irailak 24: Carmen y Lola (2018)
  • Azaroak 26: Girl (2018)

Edozein zalantzarekin berdintasuna@egk.eus helbidera idatzi edo 94 44 36 143 / 615 749 929 (Irati) zenbakira deitu. Eta ez ahaztu! Eman izena hemen.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.