Bakehizketak dokumentala

Bakehizketak dokumentala aurkeztu dugu gazte eta eragile sozialen arteko topaketan

Hainbeste prestaketen ondoren, Bakehizketak dokumentalaren aurkezpen eguna iritsi zen, otsailaren 12a. Hitzordua Bilboko Azkuna Zentroan (Alhondiga) zen eta gonbidatuak ugari: alde batetik, 2015eko urrian Arrasaten egindako topaketan parte hartu zuten gazteak eta eragile sozialak, eta bestetik, gazte gehiago eta euskal gizartearen erreferente diren hainbat pertsona eta entitateen ordezkariak: kazetariak, biktimak, biktimarioak, historialariak, kargu publikoak, kultur eragileak…

Ekitaldiak bi zati izan zituen. Hasteko, Oihane Agirregoitiak, Bilboko Udaleko Gazteria zinegotziak, ongi etorria eman zien parte-hartzaile guztiei eta jarraian, Itsaso Anduezak, EGK-ko presidenteak, hitza hartu zuen, ekitaldiaren helburua azpimarratzeko: “Asteburu esperimental hau antolatzerakoan, ez genuen dokumental bat egiteko helburua izan, baina gazte zein nagusi, denek uste genuen bertan gertatutakoak zabaltzea merezi zuela. Gizarteak, komunikabideek eta instituzioek jakin behar dute asteburu horretan, guztion artean, Arrasaten sortu genuena. Eta horregatik gaude gaur hemen. Egin genuena ikustarazteko, haren gainean hausnartzeko, etorkizunaren aurrean ditugun erronkak identifikatzeko eta EGKren egitasmo kuttunenetakoa izan den honi, merezi duen itxiera emateko”.

Ondoren, aretoan zeuden ia 100 gaztek eta eragilek 25 minutuko dokumentala ikusteko aukera izan zuten eta, aurkezpenaren lehen zatiarekin bukatzeko, Bakehizketak dokumentalean agertzen diren lau gaztek bizitako esperientzia kontatu zuten eta publikoan egindako galderak erantzun zituzten.

Etenaldi bat egin eta gero, ekitaldiaren bigarren zatia hasi zen: gazte eta gizarte eragileen arteko dinamika parte-hartzailea gazteok etorkizun baketsu baten aurrean ditugun erronkak identifikatzeko. Hasieran talde txikietan elkartu ziren, eragile sozial bat eta bi gazte osatuta, eta dinamika aurrera joan ahala, taldeak elkartzen joan ziren erronken identifikazioarekin ados jartzeko; amaitzeko, talde bakoitzak jasotako ondorioak besteen aurrean aurkeztu zituzten.

Beraien ideiak, azpiko irudian klik eginez ikus daitezke:

Bakehizketak erronkak-retos

Eragile sozialek eta gazteek maila berdinean hitz egiteko eta eztabaidatzeko aukera izan zuten ekitaldi aintzindari honetan. Bilbon gertatuko guztia, topaketa, elkarrizketak eta giro ona, bideo eder honetan ikus daitezke

Bakehizketak dinamikarekin bukatzeko, pausu bakarra falta da: dokumental osoaren zabalpena.

Adi: zabalpena ostegun honetan egingo da, otsailak 18, goizeko 11.00etatik aurrera.

Ordu horretan, EGK-ko webgunean eta sare sozialetan ikus ahalko da eta gazte askorengana iristeko asmoa dagoenez, zabalpenean zure laguntza behar dugu. Bidali eta zabaldu zure sare sozialetan #Bakehizketak hashtag-a edo traola erabiliz.

Bilboko aurkezpenaren irudi galeria ikus daiteke

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .