Bakeahots komunitatea

bakeahots.org: euskal gazteek Euskadiko bake eta bizikidetzaren inguruko euren bizipen eta ikuspuntuak elkarbanatzeko komunitate ireki berria

  • Berria den ekimen honek iragana, oraina edo etorkizunari buruzko hainbat disziplina artistikotan edukiak igotzeko eta komentatzeko aukera ematen du
  • Martxan jartzen den lehenengo ekimena da eta gazteei zuzenduriko programa baten barruan kokatzen da, formakuntza eta topaketekin osatuko dena
  • Ekimen hauek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren arteko hitzarmenaren ondorio dira

Bakeahots komunitatea martxan da, gazte guztiek eta gazteriarekin lan egiten duten taldeek Euskadiko bake eta bizikidetzaren inguruko euren testigantzak, esperientziak eta ikuspuntuak hainbat disziplina artistikotan (arte grafikoak, ikus-entzunezkoak, pintura, eskultura, argazkilaritza eta literatura) elkarbanatzeko tokia. Azken hamarkadetan Giza Eskubideak zapalduak izan dira eta indarkeria politikoak banatu du gure gizartea. www.bakeahots.org web orrialdearen bitartez, 18 eta 30 urte bitarteko gazteek modu librean bizi izan dutena esateko aukera izango dute. Gainera, gaur egungo egoeraren inguruko ikuspuntuak eta etorkizunerako itxaropenak kontatzeko tokia izango dute, indarkeria eza, gertatutakoa ez errepikatzeko eta bakearen kultura bultzatzeko helburuarekin.

Webgune berriaren asmoa gazteak errealitatea beste egoeratik bizi izan duten pertsonen ikuspuntuak ezagutzea da. Nola sentitu nintzen? Zer aldatu da? Zer gizarte irudikatzen dut etorkizunean? Izena ematen duten gazteek galdera mota hauei erantzuten dieten edukiak igo ahal izango dituzte. Honekin jarraituz, edukiak sare sozialetan elkarbanatzeko eta beste pertsonek igo dutena ikusteko eta iruzkinak emateko abagunea izango dute.

Hurrengo hilabeteetan Bake eta Biziketza arloan burutuko den programa beste bi ekintzekin osatzen da. Hasteko, formakuntza hiru saio antolatuko dira, bakoitza euskal hiriburu batean, gazteekin bizikidetza, Giza Eskubideak eta gatazken ebazpena lantzeko. Nola sortu dut nire ikuspuntua Euskadin gertatutakoaren inguruan? Hori da gazteengan sortu nahi den hausnarketa eta, aldi berean, errealitatea beste aldetik ikusi duten pertsonen ideiak ulertzeko bidea erakutsi eta gatazkak ebazteko indarkeria erabili gabe konpontzeko tresnak emango zaizkie.

Bigarren ekintza hiru topaketa izango dira, non gazteek bakea eta bizikidetzaren inguruko euren ikuspuntuak elkarbanatzeko aukera izango duten. Bake Ibilbideak deituriko ekimen honetan, gazteak euskal hiriburuetako hainbat lekutan ibiliko dira, iragana, oraina eta etorkizunarekin lotura duten txokotan. Ibilbideetan pintxopotea ere egingo da eta, giro lasai batean, partaideen elkar arteko konfiantza ahalbidetuko da.

Ekintzak doakoak dira eta garraiorako gastuak ordainduko dira. Gazteek izena eman dezakete dagoeneko bakea@egk.eus helbidera email bat bidaliz edo 943-429767 telefonora deituz.

Irakur ezazu prentsa-oharra

Bakeahots komunitatearen prentsa-oharra

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .