Itsaso Andueza Bake Plangintza Kontsulta Batzordearen presidentea

Itsaso Andueza Bake Plangintza Kontsulta Batzordearen presidentea izango da

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Itsaso Anduezaren izendapena aprobatu du gaur Bake Plangintza Kontsulta Batzordearen presidente bezala. Prentsaurrekoan Gobernuaren bozeramaileak, Josu Erkorekak, “Anduezak bizikidetza planarekin harreman estua izan” duela esan eta Gobernuak “belaunaldi berri horrek Euskadiko etorkizuneko bizikidetzaren normalizazioari egingo dion ekarpenean konfiantza osoa” duela azpimarratu du. Anduezak jarraituko du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren presidentzian izendapen berriarekin bateragarria baita.

Gogoratu behr da azken hilabetettan EGK-k hainbat ekimen jarri dituela martxan Bake eta Bizikidetzaren baitan, esteka honeta ikus daitezke jarduera hauek guztiak.

Azkenik, 157/2014 dekretua da Bake eta Bizikidetza Planaren Aholku Batzordea arautzen duena (2014ko abuztuaren 1eko EHAA argitaratua). Hauek dira bere helburuak eta eginkizunak:

1

a) Bake eta Bizikidetza Planaren printzipio gidari nagusietako bat edukiz hornitzea: gizartearen parte-hartzea.

b) Bakea, bizikidetza eta giza eskubideak sustatzen edo arlo horietako edozeinen inguruko heziketan diharduten gizarte-erakundeentzat parte hartzeko bide bat eskaintzea.

c) Esparru horretan erakunde arteko koordinazio-bide bat ezartzea.

d) Planean berariaz jasotakoen osagarri izango diren ekintzak bultzatu eta proposatzea, edozein arlotan.

e) Planaren eta haren baitako politiken ebaluazioa, jarraipena eta aholkularitza-lana egiteko tresna eta organo osagarria izatea.

2

a) Planaren ildo estrategikoen eta haren baitako ekimenen bilakabide arruntari buruz iritzia ematea.

b) Planaren eta haren baitako ekimenen edozein aldaketari buruz iritzia ematea.

c) Planaren eta haren baitako ekimenen bilakabidean eragina izan lezakeen araudia aldatzeko edozein proposameni buruz iritzia ematea.

d) Planarekin eta haren baitako proiektu eta ekimenekin osagarriak izan daitezkeen proposamenak bideratzea eta horiek egokiak diren baloratzea.

e) Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiari aholku ematea planaren eta haren baitako proiektu eta ekimenen bilakabideari buruz, eta idazkaritzak egin diezazkiokeen kontsultei erantzutea.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .